Hezkuntza eskaintza

2 urtetik 18 urtera

Txikitan, letrak irakurtzen ikasiko dute; ondoren, hitzak; geroago, hainbat hizkuntzatako testuak eta, azkenik, errealitatea irakurtzen ikasiko dute, hori hobetu eta mundu hobe bat eraikitzen laguntzeko. Ikasketa-prozesu horretan laguntzen diegu ikasleei, pertsona berdingabeak, besteei laguntzeko pertsonak izan daitezen.

Horixe da gure bokazioa. Horrek egiten gaitu desberdin.

Batxilergoa

Azken etapan zehar ikasleen gaitasun guztiak indartzen ditugu. Aldaketa kudeatzeko pertsona bihurtzen dira, pertsona kontziente eta gaituak, enpatikoak, errealitatearekin konprometituak eta kreatiboak.

Euren bizitza-proiektu pertsonala diseinatu, etorkizuneko eren “ni”a.

Etapa berri batera begirako helburuekin, euren gaitasun guztiak modu integratuan eta malguan indartzeko lan egin.

Elkartasunez parte hartu mundu bidezkoago, bihozberago eta jasangarriagoa sortzen.

Kulturaniztasuna

Kultur aniztasuna aztertzeko, horren kausetan sakontzeko eta gizarte bidezkoago, bihozberago eta interkulturalagoa eraikitzeko ekimenak proposatzeko proiektu bat da. Ekimen honetatik sortu dira Afari Solidarioa bezalako ekimen sendoak; Gabonetan, etxerik ez duten eta kalean bizi diren pertsonei afaria prestatu eta beraiekin afaltzen dute.

Boluntariotza

Batxilergoko ikasleen %60 ek parte hartzen dute Boluntariotza proiektuan.

Hamabi urtetik gorako ibilbidea egin du proiektuak, eta gizartea eraldatzeko, eta gazte konprometituak, gazte errukitsuak prestatzeko beharrari erantzuteko sortu zen.

Ostiral arratsaldeetan, adineko pertsonei, autistei, urritasun intelektuala duten pertsonei eta abarri laguntzen diete ikasleek. Boluntariotza proiektuak duen parte-hartze handia ikastetxeak eskola etapa guztian ikasleak besteei laguntzeko pertsonak izan daitezen egindako lanaren isla da.

Tutoretza Plana

Malgutasuna ezinbestekoa da aldaketa eta erabaki-hartze etapa honetan; horregatik, Tutoretza Plana ikasleen beharretara egokitzen da Batxilergoan. Tutoretza plana orientaziora bideratutako bakarkako elkarrizketak egiteko erabiltzen da, besteak beste.

Khan Academy

16 urtetatik 18 urtetara, ikasleen ikaskuntzaren protagonista izaten eta sormena indartzen laguntzen dien tresna honekin, euren gaitasun guztiak garantzen dituzte ikasleek. Hezitzaileei taldearen dibertsitateari kasu egiten laguntzen die tresnak, eta ikasle bakoitzaren aurrerapenaren informazio-iturri garrantzitsua da; izan ere, pertsona bakoitzaren eboluzioaren adierazleak eta grafikoak eskaintzen ditu.

Metodologia iraultzaile honek dibertsitatearekiko arreta bultzatzen du eta ikaslea bere ikaskuntza propioaren protagonista bihurtzen du. Khan Academy tresna Ekonomia ikasgaian erabiltzen da.

Proiektu teknologikoa

Aro digitalean eta informazio aroan ikasten: ikasleek proiektoreak, Interneterako konexioa eta Chromebook-ak bezalako gailu propioak dituzte ikasgeletan (1×1). Proiektu honi esker, euren gaitasunak eta sormena sustatzen dituzte ikasleek.

Proiektu teknologikoak XXI. mendeko ikastetxe baterantz eraldatu du ikasleen ikaste-prozesua. Hori guztia, familientzat ekonomikoki jasangarri eginez.

Eleaniztasuna

Hizkuntza eskaintza eleanitzak jarraikortasuna du Batxilergoan. Etapa honetan asignatura berriak eskaintzen dira ingelesez, besteak beste, Kultura Zientifikoa. Honez gain, Welcome proiektuari esker, Suediara joaten dira ikasleak, ikasle-trukea eginda, ingelesa lantzeko eta ikasketa bermatzeko. Frantsesari dagokionez, DBHn hizkuntza honekin hasi ziren ikasleek ikasten jarraitzen dute.

Lan solidarioa

Txikitatik, solidaritate eta gizarte erantzukizuneko proiektuetan hasten dira ikasleak. Konpromisoa eta errukia bezalako balioak barneratzea da abiapuntua, oinarri sendo bat eraikitzeko eta besteei laguntzeko pertsonak bihurtzeko.

“Solidaritate” esparruan, hainbat ekimen egiten dira, ume-kotxeen bilketa, tapoi bilketa, Bakearen Eguna, Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna eta Elkartasun Eguna, besteak beste.

Pastoral proiektua

Eskola etaparen azken zatian, proiektu pastorala laguntza handia da ikasleentzat. Pastoralisten laguntza dute gazteek, adin horretan hartu beharreko erabakiak hartzeko.

Proiektu pastoralak ikasgela barruan zein kanpoan Loiolako Inazioren balioak erakusteko ekimen guztiak biltzen ditu: eskola orduetan, Erlijio eta Erlijio Jarduera ikasgaiekin, eta ikasgelatik kanpo, Arrupe Elkarteak antolatutako ekintzen bitartez.

Creaction

Ikasleen ekintzaile espiritua esnatzeko online bidaia da Creaction. Reflexia, Inspiria, Innovania, Oportunia eta Futurica; 5 leku horiek zeharkatzen ditu ikasleak, ekintzaile izateko gaitasunak lantzeko bidaia horretan.

Programa honek bere ikaskuntzaren protagonista izateko eta bere transformazio-prozesua gidatzeko aukera ematen dio ikasleari, pertsona erresolutiboa, inguruan duen mundua aldatzeko gai den pertsona, bihurtzeko.

TBL ikaskuntza

TBLi esker, trebetasunez pentsatzen ikasten eta arrazoitze-prozesuak garatzen ikasten dute ikasleek. TBL metodologiak arazoei eta erronkei konponbidea aurkitzen laguntzen die, beren inteligentzia guztiak erabili beharra dakarten proiektu errealen bidez.

TBL zeharkako metodologia da; ikasle bakoitza bere ikaskuntza propioaren protagonista bihurtzen da, gaitasunak eskuratzen ditu eta errealitatearen jakitun egiten da.

Harrera

Egunero-egunero daude aukerak; horregatik, 5 minutuko lasaitasun momentuarekin hasten dute ikasleek eguna, “hemen eta orain” horren jakitun eginda. Helburua da ikasleek euren buruarekin eta duten inguruarekin konektatzea, ikastetxearekin, eta bertan egoteko aukera eskertzea.

/ Proiektua aukeratu