Hezkuntza eskaintza

2 urtetik 18 urtera

Txikitan, letrak irakurtzen ikasiko dute; ondoren, hitzak; geroago, hainbat hizkuntzatako testuak eta, azkenik, errealitatea irakurtzen ikasiko dute, hori hobetu eta mundu hobe bat eraikitzen laguntzeko. Ikasketa-prozesu horretan laguntzen diegu ikasleei, pertsona berdingabeak, besteei laguntzeko pertsonak izan daitezen.

Horixe da gure bokazioa. Horrek egiten gaitu desberdin.

Haur Hezkuntza

Bizipen desberdinen bitartez, ikasleak euren ikasketa-prozesuaren protagonista izateko oinarriak garatzen ditugu.

Euren gorputza eta bizi dituzten egoerek eragiten dizkieten sentimenduak ezagutzea.

Euren buruarekin eta inguruan dituzten pertsonekin erlazionatzea, errespetuaren, lehiarik gabeko jolasaren eta kooperazio-lanaren bitartez.

Komunikatzen ikastea, hainbat hizkuntza erabiliz: mintzamena, hizkuntza matematikoa, musikala, gorputz-hizkuntza, estetikoa eta bisuala.

DFC - Design For Change

Sentitu, imajinatu, ekin eta partekatu. Design Thinking metodologian oinarritutako lau urrats errazen bitartez, ikasleak mundua aldatzeko duten gaitasunaz jabetzen dira.

Metodologia honek hainbat gaitasun modu aktiboan eta transbertsalean garatzen laguntzen du. DFC proiektuen (Design For Change) bitartez, autoestima, enpatia, kontzientzia eta aldaketarako konpromisoa lantzen dira, irudimena eta sormena muga gabe erabiliz.

Tutoretza Plana

2 urtetatik 6 urtetara, norbere buruarekiko eta besteen harremanekiko kontzientzia lantzeko gune bihurtzen da Tutoretza Plana. Laguntasuna, errespetua eta harremanak dira ikasleek ekimen honen bitartez lantzen dituzten gai nagusiak.

Ikasgela digitalak • Proiektu teknologikoa

Txikiek arbela digitalak dituzte geletan, 2010. urtean proiektu teknologikoa ezarri izanari esker. Proiektu teknologikoak goitik behera aldatu du ikastetxeko ikasle guztien ikaskuntza, 2 urtetatik 18 urtetara; txikitan, ikasgela berriekin eta, aurrerago, gailu propioekin (Chromebookekin).

Eleaniztasuna

Hizkuntza proiektua ikastetxeko etapa osoan zehar ikasleen euskarazko, gaztelaniazko, ingelesezko eta frantsesezko gaitasun komunikatiboak sustatzeko apustua da. Ikasketa prozesu egokia bermatzeko, besteak beste, irakasle natiboak egoten dira klasean, beste herrialdeetako ikasleekin elkar-trukaketak gauzatzen dira eta hainbat ikasgai atzerriko hizkuntzetan ematen dira.

Honez gain, azken 15 urteetan, gure prestakuntzaren ardatz nagusietako bat euskarazko prestakuntza izan da. Horregatik, Haur Hezkuntza osoa D hizkuntza ereduan soilik egiten da.

Proiektu solidarioa

Txikitatik, solidaritate eta gizarte erantzukizuneko proiektuetan hasten dira ikasleak. Konpromisoa eta enpatia bezalako balioak barneratzea da abiapuntua, oinarri sendo bat eraikitzeko eta besteei laguntzeko pertsonak bihurtzeko.

“Solidaritate” esparruaren barruan, haur hezkuntzako ikasleek hainbat ekimenetan parte hartzen dute.

Proiektu pastorala

Proiektu berezi honek arreta pertsonalizatua eskaintzen dio ikasle bakoitzari. Proiektu pastoralari esker, ikasketa-etapa osoan dute laguntza ikasleek, euren garapen pertsonal, emozional eta espiritualean gidatzeko.

Proiektu pastoralak ikasgela barruan zein kanpoan Loiolako Inazioren balioak erakusteko ekimen guztiak biltzen ditu.

TBL ikaskuntza

Metodologia honek ikasleak estimulatzea bilatzen du, trebetasunez pentsatzen ikas dezaten. Helburua pentsamendu kritikoa, analitikoa eta kreatiboa garatzeko estrategiak aplikatzea da, ikasketa-esperientzia aberasteko eta ikasgaiaren ulermen sakona bermatzeko.

TBL (Thinking Based Learning) zeharkako metodologia da; ikasle bakoitza bere ikaskuntza propioaren protagonista bihurtzen da, gaitasunak eskuratzen ditu eta bere pentsamenduen kontziente egiten da.

Programa Haur Hezkuntzan lantzen hasteak oinarri sendoa bermatzen du ikasleak pentsalari bikainak izan daitezen.

Harrera

Egunero-egunero daude aukerak; horregatik, 5 minutuko momentu lasaiarekin hasten dute ikasleek eguna, “hemen eta orain” horren jakitun eginda. Helburua da ikasleek euren buruarekin eta duten inguruarekin konektatzea, ikastetxearekin, eta bertan egoteko aukera eskertzea.

/ Proiektua aukeratu