Hezkuntza eskaintza

2 urtetik 18 urtera

Txikitan, letrak irakurtzen ikasiko dute; ondoren, hitzak; geroago, hainbat hizkuntzatako testuak eta, azkenik, errealitatea irakurtzen ikasiko dute, hori hobetu eta mundu hobe bat eraikitzen laguntzeko. Ikasketa-prozesu horretan laguntzen diegu ikasleei, pertsona berdingabeak, besteei laguntzeko pertsonak izan daitezen.

Horixe da gure bokazioa. Horrek egiten gaitu desberdin.

Lehen Hezkuntza

Proiektu errealak eta diziplinartekoak garatuz, modu integralean sustatzen ditugu ikasleen gaitasunak, inguruan dugun mundua ulertu eta bertan eragin dezaten.

Euren inteligentzia guztiak modu konbinatuan erabiltzea, proiektu errealetan parte hartuz.

Pentsatzen ikastea, egiten ikastea eta egoten ikastea.

Inguruan dutena ulertzea eta euren espiritu kritikoa esnatzea.

Proiektu bidezko formakuntza

Zeharkako proiektu bidezko formakuntzari esker, ikasleen ikasketa prozesua aberasten dugu, ikasleak euren prozesuaren protagonista bilakatuz. Gure eredu pedagogikoak ikasketa ildo hau arakatzea du xede XXI. mendeko hezkuntzaren beharrei erantzuteko asmoz.

DFC - Design For Change

6 urtetatik 12 urtetara, ikasleen espiritu kritikoa esnatzea eta mundua aldatzeko duten gaitasunaz jabearaztea da Design For Change metodologiaren helburua.

Sentitu, imajinatu, ekin eta partekatu; 4 urrats horiek prozesu aktibo eta kreatibo honen ibilbide-orri bihurtzen dira, eta ikasleak dira euren ikaskuntza propioaren protagonista. DFC proiektuen (Design For Change) bitartez, autoestima, enpatia, kontzientzia eta aldaketarako konpromisoa lantzen dira, irudimena eta sormena muga gabe erabiliz

Lagun proiektua

Inteligentzia emozionala ezinbestekoa da pertsonen garapenerako. Lehen Hezkuntzan, euren emozioetan zentratutako prestakuntza plan bat dute ikasleek. Lagun Proiektuak jolasak, erlaxazio uneak eta hainbat dinamika proposatzen ditu, ikasleek euren buruari eta inguruari buruzko kontzientzia lantzen, nor diren jakiten eta sentitzen dutena adierazten ikas dezaten. Lagun Proiektua diziplina arteko proiektua da, eta erlijioan, plastikan, hezkuntza fisikoan eta tutoretzan egiten da.

Tutoretza plana

6 urtetatik 12 urtetara Tutoretza Plana Lagun Proiektuarekin batzen da, ikasleen inteligentzia emozionala lantzeko. Pobrezia, solidaritatea, bakea, sexualitatea eta abar ere lantzen dira bertan.

Proiektu teknologikoa

Aro digitalean eta informazio aroan ikasten: proiektoreak, Interneterako konexioa eta Chromebook-ak dituzte ikasgeletan. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik aurrera, eta Batxilergora arte, gailu bat du ikasle bakoitzak lan egiteko (1×1). Proiektu honi esker, euren gaitasunak eta sormena sustatzen dituzte ikasleek. Hezitzaileei taldearen dibertsitateari kasu egiten laguntzen die tresnak, eta ikasle bakoitzaren aurrerapenaren informazio-iturri garrantzitsua da; izan ere, pertsona bakoitzaren eboluzioaren adierazleak eta grafikoak eskaintzen ditu. Proiektu teknologikoak XXI. mendeko ikastetxe baterantz eraldatu du ikasleen ikaste-prozesua. Hori guztia, familientzat ekonomikoki jasangarri eginez.

Belaunaldiartekoa

Errealitatearekin kontaktuan, ikastetxeak ikasgela barru zein kanpoko prestakuntzaren alde egindako apustuaren eredu da proiektu hau.Lehen Hezkuntzako ikasleek San Jose de la Montaña zahar-etxea ikusi, eta ekintzak egiten dituzte zahar-etxearekin lankidetzan.

Ekimen honek belaunaldiarteko kontaktuak sortzeko aukera ematen du, ikasteta aberastuz eta esperientzia berriak eskainiz. Kontzientzia, eta, bereziki, errukia eta enpatia lantzen dira.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzan egiten da proiektua.

Eskola Baratza

Eskola Baratza proiektuaren lehen helburua da ikasleek natura ezagutzea, ikasleak pertsona arduratsuak izatea eta ingurumena zaintzeak duen garrantziak jabetzea. Proiektuaren bigarren helburua talde-lanaren, lankidetzaren, errukiaren eta bigarren aukeren aldeko apustua da. Horregatik, Loiolaetxeko pertsonen lankidetzaren garatzen da ekimena.

Eleaniztasuna

8 urtetatik aurrera, ingelesa asignatura beraz gain, plastika ingelesez egiten dute ikasleek eta 9 urterekin, LH 4. mailan, musika ere hizkuntza honetan ikasten dute. Modu honetan, asignatura desberdinetan ingelesa landu eta ingelesez hitz egiten, hizkuntzaren ikaskuntza areagotzen da.

Lehen Hezkuntzan, D ereduaz gainera (dena euskaraz), B eredua ere gehitzen da matematika gaztelaniaz egin nahi duten ikasleentzat.

Proiektu solidarioa

Txikitatik, solidaritate eta gizarte erantzukizuneko proiektuetan hasten dira ikasleak. Konpromisoa eta enpatia bezalako balioak barneratzea da abiapuntua, oinarri sendo bat eraikitzeko eta besteei laguntzeko pertsonak bihurtzeko.

“Solidaritate” esparruaren barruan, martxa solidarioa bezalako ekimenak egiten dira. Ekintza honetan, ikasleak Groseko kaleetan ibiltzen dira eta hainbat sentsibilizazio ekintza egiten dituzte, herritarrak sentsibilizatzen saiatzen diren bitartean. Hezitzaileek, ikasleek eta horiek familiek laguntzen dute proiektuan.

Proiektu pastorala

Proiektu pastoralaren garapen pertsonal, emozional eta espiritualean eskaintzen duen laguntzak Lehen Hezkuntzan ere jarraitzen du, 6 urtetatik 12 urtetara, ikasleentzako (ikasgela barruan zein kanpoan) eta familientzako ekintzekin. Proiektu pastoralak ikasgela barruan zein kanpoan Loiolako Inazioren balioak erakusteko ekimen guztiak biltzen ditu.

TBL ikaskuntza

Metodologia hau ezinbestekoa da ikasleei trebetasunez pentsatzen laguntzeko, Lehen Hezkuntzako proiektuak garatzeko orduan. Helburua pentsamendu kritikoa, analitikoa eta kreatiboa garatzeko estrategiak aplikatzea da, ikasketa-esperientzia aberasteko eta ikasgaiaren ulermen sakona bermatzeko. TBL-k zeharkako metodologia sustatzen du, ikasleak euren ezagutza guztiak aplikatzera bultzatzen baititu. Ikaslea bere ikaskuntza propioaren protagonista bihurtzen da.

Harrera

Egunero-egunero daude aukerak; horregatik, 5 minutuko momentu lasaiarekin hasten dute ikasleek eguna, “hemen eta orain” horren jakitun eginda. Helburua da ikasleek euren buruarekin eta duten inguruarekin konektatzea, ikastetxearekin, eta bertan egoteko aukera eskertzea.

/ Proiektua aukeratu