Hezkuntza eskaintza

2 urtetik 18 urtera

Txikitan, letrak irakurtzen ikasiko dute; ondoren, hitzak; geroago, hainbat hizkuntzatako testuak eta, azkenik, errealitatea irakurtzen ikasiko dute, hori hobetu eta mundu hobe bat eraikitzen laguntzeko. Ikasketa-prozesu horretan laguntzen diegu ikasleei, pertsona berdingabeak, besteei laguntzeko pertsonak izan daitezen.

Horixe da gure bokazioa. Horrek egiten gaitu desberdin.

Bigarren Hezkuntza

Arazoen konponketan eta erronketan oinarritutako ikaskuntzaren bitartez, ikasleen inplikazioa sustatzen dugu, mundua aldatzeko. Ikasleek ikasketa eta lan teknikak erabiltzen dituzte, eta arrazoitze-prozesuak garatzen dituzten.

Haurtzarotik gaztarorako bidean lagundu.

Diziplina eta ikaskuntza eraginkorra sustatu: ikaste metodologia.

Munduarekiko inplikazioa eta konpromisoa bultzatu, errealitatean kokatutako proiektuen bitartez.

DFC - Design For Change

12 urtetatik 16 urtetara, Design For Change metodologiarekin, amets egin, euren ametsak planifikatu eta gustuko ez duten errealitatea aldatzeko proiektuetan lan egiten dute ikasleek.

Eskola etapa honetan, DFCren helburua da ikasleen sormena ahalik eta gehien bultzatzea, proiektuetan metodologia honek proposatzen dituen 4 urratsen bitartez inplikatzeko.

Ankur proiektua

Ekimen berezi hau Indiarako bidaia emozional eta sinboliko batean datza, herrialde horren errealitateak ezagutzeko. Ikerketa fasearen ondoren, Ikasleak Xabierrera (Nafarroa) joaten dira, 3 egunez India bihurtuta, eta bertan bizi diren pertsonen kulturarekin eta bizimoduarekin konektatzen dute.

Mundura zabaldutako leiho bat da proiektua, eta ikasleek errealitate sozialekin konektatu eta inguruan duten mundu konplexua ulertzen ikas dezaten balio du. Ankur Proiektua ALBOAN GKEaren lankidetzarekin garatzen da.

Lagun proiektua

Inteligentzia emozionala ezinbestekoa da pertsonen garapenerako. Bigarren Hezkuntzan, euren emozioetan zentratutako prestakuntza plan bat dute ikasleek. Lagun Proiektuak jolasak, erlaxazio uneak eta hainbat dinamika proposatzen ditu, ikasleek euren buruari eta inguruari buruzko kontzientzia lantzen, nor diren jakiten eta sentitzen dutena adierazten ikas dezaten.

Tutoretza plana

12 urtetatik 16 urtetara, ikasleek besteei laguntzeko pertsona gisa hezteko balioak lantzen dituzte, ikastetxearen 5Cak, alegia. Honez gain, norbere buruarekiko estimua, heldutasuna eta inteligentzia emozionala bezalako kontzeptuen inguruan ere aritzen dira.

Tutoretza planak etapa honetan duen beste helburuetako bat, ikasleak euren etorkizun profesionalera begira orientatzea da.

Khan Academy

Khan Academy sistemari esker, ikasleek modu autonomoan ikasten dute, bakoitzak bere erritmoan, modu dibertigarri eta kreatiboan, gamifikazioaren (jolastuz ikasi) bitartez eta hainbat hizkuntzatan (ingelesez eta euskaraz).

Metodologia iraultzaile honek dibertsitatearekiko arreta bultzatzen du eta ikaslea bere ikaskuntza propioaren protagonista bihurtzen du.

Khan Academy tresna Matematikan, Biologian eta Geologian erabiltzen da.

Ikertuz ikasi

Biologiko proiektuak zuzenean zientzialari eta adituekin lantzea; hori da ikasleak ikasgelatik atera eta mundu errealarekin konektatzen dituen ekimen honen apustua. Ikerketa zentroetara egiten diren bisitak adituei galdetu eta lantzen ari diren gaian sakontzeko aukera dira. Proiektu hori Biodonostiaren lankidetzarekin egiten da.

Proiektu teknologikoa

Proiektu teknologiakoak Bigarren Hezkuntza osoan jarraitzen du, ikasgeletan Chromebookak erabilita (1×1). Ekimen horri esker, euren gaitasunak eta sormena sustatzen dituzte ikasleek. Hezitzaileei taldearen dibertsitateari kasu egiten laguntzen die tresnak, eta ikasle bakoitzaren aurrerapenaren informazio-iturri garrantzitsua da; izan ere, pertsona bakoitzaren eboluzioaren adierazleak eta grafikoak eskaintzen ditu.

Proiektu honek XXI. mendeko ikastetxe baterantz eraldatu du ikasleen ikaste-prozesua. Hori guztia, familientzat ekonomikoki jasangarri eginez.

Belaunaldiarteko proiektua

Bigarren Hezkuntza osoan, ikasleen ikaste-prozesuaren parte dira San Jose dela Montañaren lankidetzarekin egiten diren ekimenak.

Errealitate desberdinen jakitun izatea, munduarekin harremanetan egon ahal izatea eta besteei laguntzeko pertsonak izateko konpromisoa ezinbestekoak dira euren bizitzako etapa honetan, aldaketa esponentzialeko etapa pertsonal honetan.

Eleaniztasuna

Bigarren Hezkuntzan, berebiziko garrantzia du ingelesak ikasleen prestakuntzan; horregatik, beste ikasgai batzuk ematen dira hizkuntza horretan, 4. mailako Ekintzailetza ikasgaia, besteak beste.

Horrekin batera, frantsesa aukerako bigarren ikasgaia da Bigarren Hezkuntzan, eta 4. mailan trukea egiten da Bordelekin, ikasitakoa landu eta ziurtatzeko eta ikaskuntza aberasteko.

12 urtetatik 16 urtetara, ikasle natiboak dituzte ikasleek, mintzamena landu eta hobetzeko. Halaber, ikasleen arteko dibertsitateari erantzuteko, DBH 3tik aurrera mailaka banatzen dira ingeleseko klaseak.

Proiektu solidarioa

Bigarren Hezkuntzatik aurrera, aktiboki hasten dira ikasleak solidaritate eta gizarte erantzukizuneko proiektuetan. Konpromisoa eta errukia bezalako balioak barneratzea da abiapuntua, oinarri sendo bat eraikitzeko eta besteei laguntzeko pertsonak bihurtzeko.

“Solidaritate” esparruaren barruan, hainbat ekintza egiten dira, Gabonetan elikagaiak biltzea, besteak beste.

Proiektu pastorala

Proiektu pastoralak garrantzi berezia dauka Bigarren Hezkuntzan; izan ere, laguntza handia da ikasleek bizi duten trantsizio pertsonal, emozional eta espiritualean. Ikasleak Loiolara, Kataluniara, Parisera eta Madrilera joaten dira, Loiolako Inaziok egindako bidaia egitera.

Creaction

Ikasleen ekintzaile espiritua esnatzeko online bidaia da Creaction, XXI. menderako ezinbesteko jokabidea. Reflexia, Inspiria, Innovania, Oportunia eta Futurica; 5 leku horiek zeharkatzen ditu ikasleak, ekintzaile izateko bere gaitasunak ikasteko bidaia horretan.

Programa honek bere ikaskuntzaren protagonista izateko eta bere transformazio-prozesua gidatzeko aukera ematen dio ikasleari, pertsona erresolutiboa, inguruan duen mundua aldatzeko gai den pertsona, bihurtzeko.

TBL ikaskuntza

TBLi esker, trebetasunez pentsatzen ikasten eta arrazoitze-prozesuak garatzen ikasten dute ikasleek. TBL metodologiak arazoei eta erronkei konponbidea aurkitzen laguntzen die, beren inteligentzia guztiak erabili beharra dakarten proiektu errealen bidez.

TBL zeharkako metodologia da; ikasle bakoitza bere ikaskuntza propioaren protagonista bihurtzen da, gaitasunak eskuratzen ditu eta errealitatearen jakitun egiten da.

Harrera

Egunero-egunero daude aukerak; horregatik, 5 minutuko lasaitasunarekin hasten dute ikasleek eguna, “hemen eta orain” horren jakitun eginda. Helburua da ikasleek euren buruarekin eta duten inguruarekin konektatzea, ikastetxearekin, eta bertan egoteko aukera eskertzea.

/ Proiektua aukeratu