Berriak

Robert Swartz-ekin ikasiz

2016 / 04 / 04

robert_swartz_ctt

Ikastetxean XXI.mendeko ikasleentzat XXI.mendeko erantzunak emateko dugun helburu estrategikoaren barne, apirilak 5etik 7ra luxuzko gonbidatu bat dugu: Robert Swartz da, CTT – Center for Teaching Thinking-eko (Centro para Enseñanza basada en el Pensamiento). zuzendaria (Pentsamenduan oinarritutako Hezkuntzarako Ikastegia).

Etapa guztietako irakasle talde bat pentsamenduaren garapenean oinarritutako ikaskuntzari buruzko formakuntza egiten ari da, curriculumean pentsamendu sortzailea, analitikoa eta kritikoa batuz. Hortaz, Swartz Doktorea egun hauetan zehar egongo da landutakoari buruzko coaching-a egiten.

CTT-a irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da. 1992.urtetik haien curriculumean pentsamendu kritiko eta sortzailea sartu nahi dituzten eskola eta unibertsitateetarako tailerrak, programak eta baliabide didaktikoak eskaintzen ditu. Gaur egun, esan dezakegu erakunde hau edukiaren heziketan pentsamenduaren formakuntzan nazioarteko liderra dela. Heziketa mota honek ikasleen pentsamendu-trebetasunak garatzen laguntzen du, baita pentsamendu eta sentiberatasun ohiturak ere; lanean, lanbide-praktikan eta gure eguneroko bizitzan beharrezkoak direla kontuan hartuz.

Ikaskuntza-mota honek, jesuiten hezkuntzak oinarri gisa hartzen duen Inaziar Paradigma Pedagogikoaren (Esperientzia – Hausnarketa – Ekintza) “hausnarketa” fasea aberasten du. Jesuitak Donostia Ikastetxean aberaste hau mundu gizatiarragoa, solidarioa eta eraginkorragoa lortzeko funtsezkoa dela uste dugu.

Harpidetu gure buletinera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruz indarrean dagoen araudiarekin bat eginez, zure datu pertsonalak gure fitxero automatikoetan sartuta daudela jakinarazten dizugu. San Ignacio de Loyola Ikastetxea (hemendik aurrera “COLEGIO”) zure harpidetzaren bitartez emandako datu pertsonalen erantzule da eta datuak “COLEGIOren” oharrak/Gure Artean buletinak bidaltzeko erabiliko dira. Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koan xedatzen dena betez, komunikatu dezakezu ikastetxea@donostiajesuitak.org helbide elektronikora idatziz.

Pribatutasun politikako. baldintza legalak onartzen ditut.

Azken albisteak

Intereseko loturak

Etorkizuna eraikiz

Ikastetxean XXI.mendeko ikasleentzat XXI.mendeko erantzunak emateko dugun helburu estrategikoaren barne, apirilak 5etik 7ra luxuzko gonbidatu bat dugu: Robert Swartz da, CTT – Center for Teaching Thinking-eko (Centro para Enseñanza basada en el Pensamiento). zuzendaria (Pentsamenduan oinarritutako Hezkuntzarako Ikastegia). Etapa guztietako irakasle talde bat pentsamenduaren garapenean oinarritutako ikaskuntzari buruzko formakuntza egiten ari da, curriculumean pentsamendu sortzailea, […]

Instalazioak

Ikastetxean XXI.mendeko ikasleentzat XXI.mendeko erantzunak emateko dugun helburu estrategikoaren barne, apirilak 5etik 7ra luxuzko gonbidatu bat dugu: Robert Swartz da, CTT – Center for Teaching Thinking-eko (Centro para Enseñanza basada en el Pensamiento). zuzendaria (Pentsamenduan oinarritutako Hezkuntzarako Ikastegia). Etapa guztietako irakasle talde bat pentsamenduaren garapenean oinarritutako ikaskuntzari buruzko formakuntza egiten ari da, curriculumean pentsamendu sortzailea, […]

Webgune honek cookie propioak, bitartekarienak eta nabigazio joerak aztertzen dituztenak erabiltzen ditu informazioa eskuratu eta gure zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen instalazioa onartzen duzu. Cookie-ak zure nabigatzailean konfiguratu ditzakezu, nahiz eta batzuetan nabigazioan zailtasunak eragin ditzakeen. Nola konfiguratu

Onartu