Ikastetxeko Eskola Kontseilua berritzen ari gara eta bozketa eguna azaroaren 23an, 15:30etatik 17:30etara, izango da. Hurrengo egunean, azaroaren 24ean emaitzak jakitera emango dira eta, erreklamazio epearen ondoren, behin-betiko zerrenda aurkeztuko da hilaren amaieran, azaroak 30ean.

Eskola Kontseiluaren eratzea abenduaren 14an izango da.

Jarraian eskuragarri dituzue Eskola Kontseiluko Hauteskundeen arauak eta egutegia.