Berriak

Europako ikastetxeen errealitateak gurean

2016 / 11 / 22

2016-11-16-11-53-34

Aurreko astean Belgikako eta Irlandako ikastetxeetako hainbat hezitzaile Jesuitak Donostiara etorri ziren bisitan. Europako ikastetxe Jesuiten arteko trukaketa hauek aukera paregabea eskaintzen dute beste ikastetxeetako esperientziak ezagutu, ebaluatzeko modu desberdinak aztertu, informazioa elkarbanatu, proiektuen berri eman eta solidaritateko proiektuetan elkarri laguntzeko; Scoil Iognaid ikastetxeak, esate baterako, Venezuelako Aita Gumilla eskolari laguntzeko 530 €-ko diru-laguntza eman digu.

Hemen pasa dituzten egunetan zehar hezitzaileek euskara, euskal kultura eta bertako tradizioak ezagutzeko aukera izan dute, baita gure ikasleekin irakasle lanetan aritzeko ere. Azkenik, aisialdirako denbora ere izan dugu; asteazkenean Loiolara bisita egin zuten hezitzaileek San Ignacioren jaiotetxea eta Loiolako Santutegia ezagutzera.

Jada agur esan diegu baina bisitaren balorazio oso positibo eta aberasgarriarekin. Izan ere, beste ikastetxe Jesuitekin sare lanean aritzeak aukera bikaina ematen digu Europako beste herrialdeetako errealitateak ezagutu eta denon artean gure hezkuntza eredua aberasteko. Eskerrik asko!

img-20161115-wa0023

Harpidetu gure buletinera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruz indarrean dagoen araudiarekin bat eginez, zure datu pertsonalak gure fitxero automatikoetan sartuta daudela jakinarazten dizugu. San Ignacio de Loyola Ikastetxea (hemendik aurrera “COLEGIO”) zure harpidetzaren bitartez emandako datu pertsonalen erantzule da eta datuak “COLEGIOren” oharrak/Gure Artean buletinak bidaltzeko erabiliko dira. Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koan xedatzen dena betez, komunikatu dezakezu ikastetxea@donostiajesuitak.org helbide elektronikora idatziz.

Pribatutasun politikako. baldintza legalak onartzen ditut.

Azken albisteak

Webgune honek cookie propioak, bitartekarienak eta nabigazio joerak aztertzen dituztenak erabiltzen ditu informazioa eskuratu eta gure zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen instalazioa onartzen duzu. Cookie-ak zure nabigatzailean konfiguratu ditzakezu, nahiz eta batzuetan nabigazioan zailtasunak eragin ditzakeen. Nola konfiguratu

Onartu