Berriak

3D inprimatzaileak erabili dituzte ikasleek IKT-n

2017 / 05 / 25

Robot IKT

Batxilergoko bigarren mailako ikasleak Informazio eta Komunikazio Teknologien ikasgaian, (IKT), proiektu berritzaile batean murgilduta egon dira. Proiektua bi ebaluaketetan zehar garatu da programazioaren eta diseinuaren inguruan ikasi dutena praktikan jartzea izan da ikasleek gainditu beharreko erronka.

Lehenengo ebaluaketan, proiektuaren alderdi “teorikoa” garatu dute taldeetan sailkatuta. Behin talde bakoitzak bere proiektu proposamena aukeratuta zeukanean, hori nola garatu pentsatu dute, proiektuaren nondik norako guztiak zehaztuz. Horretarako, beharrezkoa izan da ikerketa lan bat egin eta horren inguruan hausnartzea. Lehen fasean egindako lana, bigarren faserako beharrezkoa izan den memoria batean bildu zuten talde guztiek.

Hirugarren ebaluaketan eginez ikasi dute ikasleek. Aztertutako guztia gidari izan dutelarik, Arduino plaka prozesadoreak programatuz aukeratutako ideia aurrera eramateko aukera izan dute. Izan ere, Arduino prozesadoreari eta honi lotutako aplikazioari esker programazioa bidezko gauzak egiten ikasi dute ikasleek. Bigarren fase honetan ordea buruhauste batekin topatu ziren ikasleak. Beraien proiektuak aurrera eramateko pieza espezifiko batzuk faltan botatzen zituzten eta arazo honen aurrean iniziatiba hartzea pentsatu zuten.

Ikasgelako talde batek pentsatu zuen 3D inprimatzaile bat erabiliz proiektuarekin aurrera egitea posible izango zutela eta ikastetxeko zuzendaritza taldearengana jo zuten eskaera luzatzera. Erantzuna? 3D inprimatzaile bat lortu zen ikasleek proiektua aurrera eraman ahal izateko!

Talde horri esker, Batxilergoko bigarren mailako ikasle guztiek 3D inprimatzaile bidez sortu ahal izan dituzte beharrezko piezak. Hemen emaitza! img_20170424_114624902

img_20170424_114806533_hdr

img_20170424_115102916_hdr

img_20170424_115343119_hdr

img_20170424_115951084

img_20170424_120209155_hdr

img_20170424_120526296_hdr

img_20170424_120819461

img_20170425_094938612