Berriak

Aniztasunaren trataeran murgilduz

2018 / 02 / 14

portrait-317041_960_720

banner_diversidad_aulas_eu

3 hitzaldi adituez lagunduta gure seme-alabek izan ditzaketen ikasketa behar berezien inguruan.

Haur guztiak bereziak dira, bakoitza bere gaitasun eta bertuteekin. Hala ere, haurren ehuneko batek, adimen normal edo altuekin, ikasteko eta sentitzeko beste modu bat izan dezakete, gainontzeko haurrekin alderatuz desberdina dena. Adierazpen hau abiapuntu gisa erabiliz, APYMAko Ikasketa-Aniztasunaren Komisioak 3 dibulgaziozko hitzaldi antolatu ditu familiek euren seme-alabai egoera hauen aurrean dituzten beharrei nola erantzun behar zaien ikasteko.

  • ADHN, Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (otsailak 21, 18:00)
  • Dislexia (otsailak 28, 18:00)
  • Goi-mailako gaitasunak (martxoak 7, 18:00).
  • Jardunaldi bakoitzean ondorengo galderei erantzuten ahaleginduko dira:

  • Zer da?
  • Sintomak, nola identifikatu?
  • Ikastetxeek zein pauta jarraitu behar dituzte horrelako kasuetan?
  • Nola egokitu metodologia eta hezkuntza-interbentzioa ikasgelan?
  • Etxean lan egiteko erremintak
  • APYMAk jardunaldi hauetara gonbitea luzatu nahi dizue, bereziki haur txikiak dituzuen familia guztiei.
    Hitzaldietan parte-hartzeko aurretiko izen-ematea beharrezkoa da, izan ere, plaza kopurua mugatua izango da saio bakoitzeko. Jardunaldien prezioa 5 €-koa da (ordainketa bakarra). Ordainketa APYMAren bankuko kontuan egin behar da “Acceso a jornadas” kontzeptuarekin eta izena ematen duen pertsonaren izenarekin. Antolakuntza lanak direla eta, izen-ematea hitzaldi bakoitzeko egitea ezinbestekoa da. Honez gain, haurtzaindegi zerbitzuaren beharra ere adierazi, mesedez.

    Harpidetu gure buletinera.

    Pribatutasun politikako. baldintza legalak onartzen ditut.

    Azken albisteak