Ignaziotar Astea martxoaren 11 eta 17a bitartean ospatuko da. Goizetan, programazioa mailaka antolatu da eta arratsaldetan, maila desberdinetako ikasleak nahastuko dira ekintza desberdinetan.

Mailaka:

Haur Hezkuntza
Jolasean, ikastetxeko haurrak San Inazioren bizitzan murgilduko dira. Antzerkia, abestiak, ipuinak, marrazkiak… korridorea ere atonduko dute! Kriston aste polita izango da beraientzat!

Lehen Hezkuntza
Astean zehar, ikasleak Loiolako Inazio ezagutzeko ekimenetan parte hartuko dute. Horien artean, nabarmena de ostegunean, martxoaren 14ean, ospatuko den oka jolasa, besteak beste.

DBH
Inaziotar astearen baitan, DBHko maila bakoitzerako ekintza desberdinak antolatu dira eta guztiak batera, martxoaren 12an, arratsaldez, arituko dira.

Batxilergoa
Tutoretzan landuko dute Ignaziotar Astea.
Ignaziotar bideak:
Martxoak 8,9 – DBH 1
Martxoak 8.9.10.11- DBH 4
Martxoak 22-23- 24 DBH 2 eta 3