Gure zerbitzuak

Bekak

Hauek dira San Inazio ikastetxeko bekak eta laguntzak:


1. Barne beka eta laguntzak

Ikastetxearen ardatz estrategikoetako bat hezkuntza edozein ikasleri zabalik egotea da. Horregatik, ez dugu nahi arrazoi ekonomikoak izatea, inolaz ere, ikasle batek San Inazio ikastetxera ez etortzea edo bere ibilbidearen punturen batean hori uztea aukeratzeko arrazoia.

Familien behin-behineko edo behin betiko arazo ekonomiko horiek arintzeko, barne beka eta laguntza sistema bat du Ikastetxeak aspalditik, Ikastetxeak berak finantzatutakoa, eta 2009/2010 ikasturtetik Guraso Elkartearen (APYMA) lankidetza ere baduena.

Informazio gehiagorako jar zaitez ikastetxearekin harremanetan.


2. Eusko Jaurlaritzaren bekak eta laguntzak

Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen bekak eta laguntzak Ikastetxean izapidetzen dira, irailean. Bete beharreko baldintzak, data garrantzitsuak eta bestelako informazioa kontsultatzeko, ’Bekak, laguntzak eta diru laguntzak’ atala kontsulta daiteke, www.hezkuntza.net web orriko ‘Unibertsitateaz kanpoko ikasleak’ atalean.


3. Familia ugariagatiko deskontua

San Inazio ikastetxean hiru seme-alaba dituzten familiek % 5eko deskontua edukiko dute zerbitzu guztietan, urteko karguetan eta Musikabi edota Welcome-Jesuitak proiektuetan izan ezik. San Inazio ikastetxean lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiek, kontsultatu aukerak Administrazioarekin.