Ikastetxea

Etorkizuna eraikiz

2 urtetatik 18 urtetara entrenatzen ditugu ikasleak, mundu hobea sortzen lagun dezaten: bidezkoagoa, jasangarriagoa, solidarioagoa eta bihozberagoa.


Entrenatzeak ikasketa aktiboa dakar, ikasleak euren ikasketa-prozesuaren protagonista izatea, alegia. Eredu berri honetan, irakaslearen zeregina ikasleen jakinmina piztea da, inspiratzea, motibatzea, ikasleak errealitatearekin konektatzea eta proiektu bidezko formakuntza eskainiz mundua aldatzen laguntzea; besteei laguntzeko pertsonak heztea.

Gure ikasleak euren eta inguruan duten errealitatearen kontziente izan daitezen lan egiten dugu eta errealitate hori aldatu ahal izateko gaitasunak garatzen laguntzen diegu. Aldatzeak konpromisoa eskatzen du eta, batez ere, enpatia, bestearen azalean jartzeko eta desberdinen arteko hurbilketa sustatzeko. Hori guztia

XXI. mendeak, garai berri honek, eskatzen duen sormenarekin; iraganeko konponbideek ez dute egungo arazoak konpontzeko balio.

2010. urtetik,  gizarte testuinguru honi erantzuteko xedearekin, pedagogia eredu berri bat garatu dugu. Ilusioarekin amets egitea, eginez ikastea eta ikasiz gozatzea izan dira prozesu honen motoreak, eta horrela lortu dugu Donostia Jesuitak XX. mendeko irakaskuntza-zentru izatetik XXI. mendeko ikasketa-zentru izatera iristea; kontzientea, gaitasunekin, konprometitua, enpatikoa eta kretiboa.

 

Intereseko loturak

2 urtetik 18 urtera

Ezagutu gure hezkuntza eskaintza, 2 urtetik 18 urtera