Hezkuntza eskaintza

Gaitasunen araberako prestakuntza eta ebaluazioa

XXI. mendeko ikastetxea izateak gaur egungo beharretara egokitutako ikasketa eta ebaluazio metodologia baten aldeko apustua eskatzen du. Horregatik, gaitasunen araberako prestakuntza eta ebaluaziorantz irauli dugu Jesuitak Donostian gure eredu pedagogikoa. 

Gaitasunen araberako prestakuntzak ikasleen gaitasunei ahalik eta etekinik handiena ateratzea du helburu. Testuinguru ezezagun batean moldatzeko trebetasuna duten pertsonak prestatu nahi ditugu, aldaketaren aurrean ausartak diren pertsonak, egunez egun ikasteko jakinmina dutenak, baietzaren kulturakoak, erresolutiboak eta ekintzaileak.

Eskola etapan, 8 gaitasun garatuko dituzte ikasleek.

1

Zientziaren, Teknologiaren eta Osasunaren inguruko kultura gaitasuna

Ezagutzak eta ikerketa zientifikoa natura azaltzeko eta bizitza errealeko testuinguruetan jokatzeko erabiltzea.

2

Gaitasun matematikoa

Ezagutza matematikoak eguneroko bizimoduarekin eta lan munduarekin lotutako arazoak konpontzeko aplikatu eta erlazionatzea.

3

Hizkuntza gaitasuna

Hizkuntzak errealitatea ezagutzeko, ordezkatzeko, interpretatzeko eta ulertzeko tresna gisa erabiltzea, bai eta pentsamenduak eta emozioak adierazteko ere.


4

Gizarte eta herritar gaitasuna

Errealitate sozialak ulertzea, dibertsitatea errespetatzea eta herritarren artean demokrazia sustatzea.

5

Kultura gaitasuna eta gaitasun artistikoa

Kultur adierazpenak ulertzen, estimatzen eta kritikoki baloratzen ikastea, gozamenerako eta pertsonalki aberasteko erabiltzea, eta toki zein nazio ondare gisa duten balioaz jabetzea.

6

Mugitze gaitasuna

Mugitze-gaitasunak garatzea, norberaren gorputzaren autoezagutza sustatzea, gorputz-adierazpena lantzea eta ekintza fisikoetan parte-hartze aktibo eta kolaboratiboa bultzatzea, jarrera positiboaren eta errespetuaren bitartez.


7

XXI. mendean ekinez ikasteko gaitasuna

Ikaste-estrategia autonomo eta kolaboratiboa garatzea, pentsamendu kritikoan oinarritutakoa, sormenaren, komunikazioaren eta talde-lanaren bitartez.

8

Gaitasun espirituala: izaten eta elkarrekin bizitzen ikastea

Inguruan dugunaren utopiarekin amets egiteko trebetasuna, mundu bidezko eta atseginagoa eraikitzeko aukera bakar gisa.

Jesuitak Donostian gaitasunak ebaluatzeko sistema propioa dugu. Horregatik, ikasturteko nota arruntekin batera neurtzen eta jakinarazten da gaitasunen inguruko garapena.

Intereseko loturak