Ikasketa prozesuaren 8 giltzarriak

Ikasketa prozesuaren 8 giltzarriak

Gure eredu pedagogikoa XXI. mendera egokitu dugun Paradigma Pedagogiko Inaziotarraren tradizioan oinarritzen da.[/entradilla]
1

Bana-banako arreta

Gure ikasle bakoitzak berdingabe egiten duten gaitasunak eta talentuak ditu. Gure eginkizuna talentu horiek aurkitzeko eta indartzeko lan egitea da, bakoitzak ahal duen guztia eta onena eman dezan. Egungo testuinguruan, irakasleak bana-banako ikaskuntza-prozesuan laguntzen duten gidariak dira. Horretarako, behar-beharrezkoa da gure lan- metodologiak egokitzea eta arreta hori ahalbidetzen dutenak sustatzea.

2

Ikaskuntza esanguratsua eskaintzen dugu

Ezaguera eta trebetasun zehatzak esperientzia esanguratsuen bitartez eskuratzeko aukera eskaintzen dugu. Egiaztatu dugunez, ikaslea bere prestakuntzarekin zenbat eta motibatuago egon, hobea eta bizkorragoa da ikaskuntza-kurba. Konpetentziak ikasleen konpromisoarekin eta motibazioarekin konektatzea da haietako bakoitzaren hazkunde integralean balioa gehitzeko dugun modua.

3

Aplikazio praktikoa

Ezagueren ikaskuntza osatzeko funtsezko elementu bat ezaguera horien aplikazio praktikoa da, erronka edo problema errealen ebazpenaren bidez. Amets egitea funtsezko ikaskuntza bihurtu da ikastetxe gisa egiten ari garen transformazio-prozesuan. Amets horiek planifikatzeko ondorengo urrats batek aukera ematen digu beti ahal dugun guztia eta onena ematen aurrera egiteko, gure mugetatik askoz ere haratago. Uste dugu elementu hori gure ikasleek ikasteko prozesura eramatea balio handikoa dela haiek bizitzan dituzten erronkei arrakastaz aurre egiteko.


4

Metodologia aktiboak erabiltzen ditugu

Ikasteko metodologia aktiboak ikaslean zentratzen dira bereziki, eta haren ingurune hurbileko talde- harremanak eta harreman sozialak indartzea ere azpimarratzen dute. Thinking Based Learning (pentsamendu-trebetasunak), Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza eta Lankidetzan Ikastea dira gure prestakuntzan erabili ditugun eta gure ikasleen prestakuntzan praktikan jartzen ditugun metodologietako batzuk.

5

Ebaluazioa ikaskuntzaren giltzarri

Ikasleek ikasten ikastea da beren ikasteko prozesuaren protagonista izateko sekretua eta hartutako konpromisoak betetzeko erantzukizuna eta autonomia bezalako balioak lantzeko gakoa. Ebaluazioaren oinarrizko elementuetako bat metakognizioa da, ikasleari nola sentitzen den, zer egin duen, nola egin duen eta zertarako egin duen jabetzeko aukera ematen dion gogoeta-prozesua. Konpetentzietan oinarritutako ebaluazioa hautatu dugu, era askotako metodologiak erabilita: autoebaluazioa, heteroebaluazioak, errubrikak eta abar.

6

Konpetentziak hobetzen ditugu

Errealitatea konpromisotik transformatzeko ulertzen laguntzen dieten ikasteko esperientziak eskaintzen dizkiegu gure ikasleei.


7

Mundua transformatzeko entrenatzen dugu

Aldaketaren eragile aktiboak entrenatzen ditugu pertsona guztien eta bizi diren munduaren mesederako. Besteei laguntzeko pertsonak entrenatzen ditugu. Horregatik, transformazio hori gaur, ikastetxean, gerta dadin lan egiten dugu, ikasleak inguratzen dituen errealitatea eta ingurunea hobetzen laguntzen duten proiektuak sustatuta.

8

Metodologia iraunkorra

Ikasteko prozesuak denboran erreplikagarriak eta iraunkorrak dira. Bi ezaugarri horiek ikastetxea transformatzeko prozesuan aurrera egiteko aukera emango digute.

Webgune honek cookie propioak, bitartekarienak eta nabigazio joerak aztertzen dituztenak erabiltzen ditu informazioa eskuratu eta gure zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen instalazioa onartzen duzu. Cookie-ak zure nabigatzailean konfiguratu ditzakezu, nahiz eta batzuetan nabigazioan zailtasunak eragin ditzakeen. Nola konfiguratu

Onartu