Gure zerbitzuak

Jangela

Jangelako menua: Urria – Azaroa – Abendua


Sukalde propioa eta adinari egokitutako 3 jangela! Ikastetxeko sukaldean Auzolagun enpresak menu orekatuak presatzen ditu egunero eskola adinean dauden haurrek behar dituzten nutrizio-ekarpenak bermatuz.

Familia bakoitzak erabakitzen duen egun kopurura moldatu daiteke jangela zerbitzua. Horrela, asteko egun berdinak errepikatzen diren bitartean, aukera dago egun bateko edo 5 eguneko zerbitzua eskatzeko. Honez gain, familiek hilero izango dute zerbitzua aldatzeko aukera, aldez aurretiko abisuarekin (aldaketa egin nahi den hilabetearen aurreko hilabeteko azken 10 egunetan).

Jangelako tiket solteak: egunean bertan eta edozein momentutan ikasleek aukera dute eguneko jangelako tiketa erosteko idazkaritzan.

Dieta bereziak Ikastetxeko menuak osasun (alergia, intolerantzia) edota gizarte egoeretara moldatzen dira dieta bereziekin. Honez gain, dieta bigunak eskatu daitezke kasu berezietan.

Jangela zerbitzua kontrolatzeko aldian behin, barne ikuskatzeak egiten dira, eta urtean behin, kanpokoak. Jangela Batzorde bat ere badago, eta hiru hilean behin egiten du jarraipena, APYMAren lankidetzarekin.

Zure seme-alabaren menua ondorengo estekan ikus dezakezu. Idatzi GIPUZKOA eta CO.SAN IGNACIO DE LOYOLA-JESUITAS.