Gure zerbitzuak

Idazkaritza- Administrazioa

08:00etatik 18:00etara, jarraian.



Familia-bateragarritasuna – Ordutegi-luzapena

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ordutegi-luzapenari esker, malgutasuna eskaini eta zure beharretara egokitzen gara.

Haur Hezkuntzako ordutegia:

· Goizez: 07:30etik aurrera (Doan, 08:45etik aurrera)

· Arratsaldez: 16:50-18:00

· Asteazkenetan: 15:50-18.00

Lehen Hezkuntzako ordutegia:

· Goizez: 07:30etik aurrera



Bekak

Hauek dira San Inazio ikastetxeko bekak eta laguntzak:

1. Eusko Jaurlaritzaren bekak eta laguntzak Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen bekak eta laguntzak Ikastetxean izapidetzen dira, irailean. Bete beharreko baldintzak, data garrantzitsuak eta bestelako informazioa kontsultatzeko, ’Bekak, laguntzak eta diru laguntzak’ atala kontsulta daiteke, www.hezkuntza.net web orriko ‘Unibertsitateaz kanpoko ikasleak’ atalean.

2. Barne beka eta laguntzak:

Ikastetxearen ardatz estrategikoetako bat hezkuntza edozein ikasleri zabalik egotea da. Horregatik, ez dugu nahi arrazoi ekonomikoak izatea, inolaz ere, ikasle batek San Inazio ikastetxera ez etortzea edo bere ibilbidearen punturen batean hori uztea aukeratzeko arrazoia.

Familien behin-behineko edo behin betiko arazo ekonomiko horiek arintzeko, barne beka eta laguntza sistema bat du Ikastetxeak aspalditik, Ikastetxeak berak finantzatutakoa, eta 2009/2010 ikasturtetik Guraso Elkartearen (APYMA) lankidetza ere baduena.

Informazio gehiagorako jar zaitez ikastetxearekin harremanetan.

3. Familia ugariagatiko deskontua San Inazio ikastetxean hiru seme-alaba edo gehiago dituzten familiek %5eko deskontua edukiko dute jarduera eta zerbitzu guztietan, Musikabin eta Welcome-Jesuitak proiektuan izan ezik.

San Inazio ikastetxean lau seme-alaba edo gehiago dituzten familiek, kontsultatu aukerak Administrazioarekin.



Liburutegia

Ordutegia:

Astelehen, astearte eta ostegunetan:

13:45 – 14:40 / 17:00 – 18:00

Asteazkenetan:

16:00 – 17:00

Ostiraletan:

13:45 – 14:40



Eskola garraioa

Informazio guztia idazkaritzan.

Jangela

Adinaren, bestelako eskola jardueren, balizko alergien eta abarren araberako beharretara egokitutako zerbitzua da. Horrez gainera, menu orekatuekin elikadura ohitura osasungarriak erakusteko leku ere izan behar du jangelak.

Jangelak Osasun Sailak sukalde zentralaren inguruan ezarritako baldintza guztiak betetzen ditu. Aldian behin, barne ikuskatzeak egiten dira, eta urtean behin, kanpokoak. Jangela Batzorde bat ere badago, eta hiru hilean behin egiten du jarraipena, APYMAren lankidetzarekin. Iraileko menua deskargatu.

Menua deskargatu: URRIA, AZAROA eta ABENDUA. .



Liburudenda

Iraileko lehen astean, goizez eta arratsaldez, liburu-salmenta zerbitzua jartzen du ikastetxeak familien zerbitzura, horiek erosten laguntzeko. Ilarak eta itxaron-aldia minimizatzeko, liburuak erostera zein egunetan joan behar duten jakingo dute familiek, unea iristen denean. Liburuak berrerabiltzeko sistema bat ere badugu, eta horri dagozkion azalpenak emango zaizkie dagokien mailei.

Salmenta prezioak indarreko legeek ezarritakoak dira. (10/2007 Legea, ekainaren 22koa)



Material salmenta

Liburudendaren ordutegia:

· Abuztuak 31 – Irailak 5: 9:00-13:00 // 15:00-17:00

· Irailak 6: 9:00 – 13:00

Arropa dendaren ordutegia:

· Abuztuak 31 – Irailak 5: 9:00 – 13:00 // 15:00-17:00

· Irailak 6: 9:00 – 13:00

· Irailak 7 – irailak 13: 9:00-9:30 // 12:15-13:00

· Irailak 14 – irailak 23, astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan: 17:15-17:55 // Asteazkenetan: 16:15-17:00

Irailaren 26tik aurrera ohiko ordutegia errespetatuko da.

· Astelehen eta ostegunetan: 17:15 – 17:55

· Asteazkenetan: 16:15 – 17:00



Espazioen alokairua