Hezkuntza eskaintza

PARAeskolarrak

PARAeskolarren eskaintzak ikasleen 2 urtetatik 18 urtetara arteko ikasketa-esperientzia aberasten du. Izenak berak azpimarratzen duen bezala, PARAeskolarrak ikasleen heziketa prozesuan eragiten duten ekintzak dira; horregatik, hauen xedea ikasleak mundua aldatzeko gai izateko trebatzea da.

Kirol eta kultur ekintzak

Marrazketa, San Inazio abesbatza, kirola (futbola, eskubaloia, tenisa, patinajea, judoa, gimnasia erritmikoa…), xakea, antzerkia, musika, ingelesa (Welcome-Jesuitak Proiektua)… Gustu guztietarako eskaintza. Ikasturte hasieran emango da kirol eta kultur ekintza guztien inguruko informazioa.

Kirol eta kultur ekintza osoa: HH LH DBH/BATX

elkartrukaketak

Elkartrukaketak

Atzerriko hizkuntzak lantzeko, ikasleen ikaste-esperientzia aberasteko eta beste kulturak ezagutzeko gauzatzen dira elkartrukaketak. Batxilergoan, Suediara joaten dira, Welcome-Jesuitak Programari esker. Horrekin batera, frantsesa aukeratzen duten ikasleek trukea egiten dute, DBHko 4. mailan, Bordeleko St. Joseph de Tivoli ikastetxeko ikasleekin.


voluntariado2

Boluntariotza

Ostiral arratsaldeetan, Boluntariotza proiektuari esker, adinekoei, autismoa duten pertsonei, desgaitasun intelektuala dutenei eta abarri laguntzen kolaboratzen dute ikasleek. Ikasleen %60ek proiektuan parte hartzea Jesuitak Donostian ikasleak besteei laguntzeko pertsonak bihurtzeko egiten dugun lanaren emaitza da.

arrupe

Arrupe Elkartearen ekintzak

Aisialdiko Arrupe Elkarteko taldeak LH4tik aurrera ikasleen gozamenerako ekintza ugari antolatzen ditu. Arrupe Elkartea osatzen duten ikasle ohiek antolatzen dituzten ekintzek Jesuitak Donostiaren apustu diren balioetan prestatzen laguntzen dute; aisialdian, talde-lana, solidaritatea, naturaren zaintza edo errespetua bezalako gaiak lantzen dituzte ikasleek.

Gynkanak, jolasak, mendi-ibilbideak, proiektu solidarioetan inplikatzea, auzo ekintzak… Arrupe Elkartearen programa zabala da eta ikasleen adinetara egokituta dago.


inaziar-bideak

Inaziotar ibilbideak

Lehen Hezkuntzako 6. mailatik Batxilergoko 2. mailara, Loiolako Inaziok egindako bidea egiten dute ikasleek. Inaziar bideei esker, Loiolako Inazioren bizimodua ezagutzen dute ikasleek, besteei emandako eta mundu hobea eraikitzen lagundu zuen erreferentziako pertsona baten bizimodua,alegia. Bidaia hori etapaka egiten da, eta horietako bakoitza ikasleek une horretan bizi duten une pertsonalarekin dago lotuta.

campo_trabajo

Auzolandegiak

Ihesaldi hauek Batxilergoko ikasleentzat dira. Auzolandegietan dauden bitartean, errealitate desberdinak ezagutzen dituzte ikasleek, eta mundu hobea eraikitzen laguntzen dute.

Lehen mailako ikasleak Tuterara joaten dira, eta, bertan, adinekoen etxeetan lagundu eta egunez egun mundu hobea eraikitzen lan egiten duten elkarteekin erlazionatzen dira. Bigarren mailako ikasleen kasuan, arazo ekonomikoak dituzten familia migratzaileetako haurrentzako kanpaleku bihurtzen da auzolandegia, eta begirale gisa egiten dute lan gazteek.


camino-santiago

Kanpalekuak eta Donejakue bidea

Bi ekintza hauek udan izaten dira. Arrupe Elkarteak antolatzen dituen ihesaldi hauek 300 ikasle baino gehiago batzen dituzte urtero. Kanpalekuek zein Donejakue bideak aisia-leku izatea dute helburu, eta definitzen gaituzten balio nagusiak lantzen jarraitzen dute gazteek, jolas eta dinamika bidez.