Hezkuntza eskaintza

Eredu pedagogiko berria

4 jarduera ildok eraldatu dute gure eredu pedagogikoa.

Ikastetxeko prestakuntza planak gure lantaldean ilusioa piztea eta XXI. mendeko hezitzaile bihurtzeko eraldaketa bultzatzea du helburu. Ikastetxearen parte diren pertsonak aldarazten baditugu, ikastetxea erabat eraldatzea posible dela sinisten dugu, hau da, barrutik kanpora.

Prestakuntza planak bi arlo nagusi ditu:

  • 1. ‘Irakasten irakasteko’ eta esku artean dugun hezkuntza testuinguru berri honetan lider on izateko gaitasun eta tresna entrenamenduak eskaintzen ditugu.
  • 2. Maila pertsonalean, emozionalean eta jarrerari dagokionez eraldatzen laguntzen diegu hezitzaileei, dugun onena ateratzeko eta gure ikasleek duten onena indartzeko.

Prestakuntza planaren baitan, besteak beste, ondorengo jarduerak gauzatzen dira:

  • 3 urteko tutoretza
  • Hezitzaileentzako etengabeko laguntza eta hezitzaileen autoebaluazio zein heteroebaluazioa (HOES-SEOM sistema- Hobekuntzara Orientatutako Ebaluazio Sistema).
  • Metodologia berrien ikasketa: Design Thinking eta TBL (Thinking Based Learning). (Thinking Based Learning).
  • Neurozientzia eta inteligentzia emozionalaren gaineko prestakuntza.
  • Gaitasun digitalen garapena eta tresna berrien ikasketa: Khan Academy, 3D inprimaketa, programazioa, robotika…..
  • Ilusioa indartzeko eta talde-lanerako entrenamenduak: SummerCamp.