Hezkuntza eskaintza

Eredu pedagogiko berria

4 jarduera ildok eraldatu dute gure eredu pedagogikoa.

Proiektu bidezko formakuntzari esker, ikasleek eginez ikasten dute.

Proiektuen bidezko prestakuntzan oinarritutako ikasketaren aldeko apustua egin dugu, eta ‘eginez ikasi’ (learning by doing) bezalako metodologien bidez lan egiten da. Ikaslearen parte-hartze aktiboan oinarritutako hezkuntza eredu honen helburua da 2 urtetatik 18 urtetara pertsona kurioso, kreatibo eta ekintzaileak prestatzea,
aldaketa esponentzialeko garai honetan moldatzeko trebetasunak eta baliabideak dituzten pertsonak.Horregatik, jada ez gara hezteaz edo irakasteaz ari, talentua eta gaurtik bertatik nahi dugun mundua eraikitzeko konpromisoa duten pertsonak lagundu eta entrenatzeaz baizik.