Hezkuntza eskaintza

Eredu pedagogiko berria

4 jarduera ildok eraldatu dute gure eredu pedagogikoa.

Proiektu honen parte garen guztion ilusio partekatua

Ilusioa kutsakorra dela ikusi dugu. Horregatik, denok kolaboratu behar dugu eraldaketa honetan: hezitzaileek, langileek, familiek, ikasle ohiek… Izan ere, ezinbesteko piezak gara guztiok ere gure ikasleen ikaste eta hazte prozesuan.
Ikastetxea osatzen dugun guztion inplikazioa eta apustuak lagundu digu eta lagunduko digu mugarik gabe amets egiten eta 2010ean hasi eta egun Jesuitak Donostian errealitate bat den hezkuntza iraultzan lanean jarraitzen.