Kolonbiara bidaiatu dugu ikastetxeetako aniztasunaren trataeraren inguruan ikertzera

Eraldatzeko eraldatzea eta ikastetxea irekitzea izan dira gure zuzendaritza taldeko zati handi bat Kolonbiara bidaiatzera eraman dituzten bi ildo estrategiko nagusiak, Julio Fontanen Learning One to One metodoa lehen eskutik ezagutzeko asmoz. Julio Fontán gure ikastetxeko eredu pedagogikoa ezatzera etorri zen, eta orain guk izan dugu bertan nola lan egiten duten ezagutzeko aukera.

Learning One to One, Fontán ikastetxeetan ezarrita dagoen FRE (Fontán Hezkuntza Erlazionala) eredu pedagogikoan oinarritzen da, besteak beste ikasleak adinaren arabera taldekatu beharrean, autonomia mailaren arabera taldekatzen dituen ereduan, alegia. Eredu berritzaile honek heziketa pertsonalizatua bultzatzen du, ikasleei alternatiba eta irtenbide ezberdinen bilaketa gaitasuna garatzeko aukera emanaz eta euren komunitateak aurrera egiteko helburuarekin hartu beharreko erabakietan protagonismoa emanaz.

Gaur egun, Julio Fontán (Medellín, 1957), Fontán ikastetxeen sortzaileen semea dena, da ikastetxe kate honen zuzendaria. Bere gurasoak, psikologoa aita eta filologoa ama, heziketaren zale amorratuak ziren eta haur bakoitzak bere ikasketa erritmoak dituela sinesten zuten. Hori dela eta, beren semea Julio jaio zen urte berean Centro Psicotécnico de Medellín irekitzea erabaki zuten. Bideo honetan zehaztasun gehiagorekin azaltzen da Fontán ikastetxeetan jarraitzen duten metodologia.

Gaurtik hasi eta ostiralera arte, gure ordezkariak FRE metodologiaren inguruko hitzaldi eta tailer ezberdinetan parte hartuko dute.
ona

Aniztasunaren trataeran murgilduz

banner_diversidad_aulas_eu
3 hitzaldi adituez lagunduta gure seme-alabek izan ditzaketen ikasketa behar berezien inguruan.
Haur guztiak bereziak dira, bakoitza bere gaitasun eta bertuteekin. Hala ere, haurren ehuneko batek, adimen normal edo altuekin, ikasteko eta sentitzeko beste modu bat izan dezakete, gainontzeko haurrekin alderatuz desberdina dena. Adierazpen hau abiapuntu gisa erabiliz, APYMAko Ikasketa-Aniztasunaren Komisioak 3 dibulgaziozko hitzaldi antolatu ditu familiek euren seme-alabai egoera hauen aurrean dituzten beharrei nola erantzun behar zaien ikasteko.

  • ADHN, Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (otsailak 21, 18:00)
  • Dislexia (otsailak 28, 18:00)
  • Goi-mailako gaitasunak (martxoak 7, 18:00).

Jardunaldi bakoitzean ondorengo galderei erantzuten ahaleginduko dira:

  • Zer da?
  • Sintomak, nola identifikatu?
  • Ikastetxeek zein pauta jarraitu behar dituzte horrelako kasuetan?
  • Nola egokitu metodologia eta hezkuntza-interbentzioa ikasgelan?
  • Etxean lan egiteko erremintak

APYMAk jardunaldi hauetara gonbitea luzatu nahi dizue, bereziki haur txikiak dituzuen familia guztiei.
Hitzaldietan parte-hartzeko aurretiko izen-ematea beharrezkoa da, izan ere, plaza kopurua mugatua izango da saio bakoitzeko. Jardunaldien prezioa 5 €-koa da (ordainketa bakarra). Ordainketa APYMAren bankuko kontuan egin behar da “Acceso a jornadas” kontzeptuarekin eta izena ematen duen pertsonaren izenarekin. Antolakuntza lanak direla eta, izen-ematea hitzaldi bakoitzeko egitea ezinbestekoa da. Honez gain, haurtzaindegi zerbitzuaren beharra ere adierazi, mesedez.