Ignaziotar espiritualtasunaren bost giltzarri

Jesusen Lagundiak Hezkuntza jarduera Elizaren ebangelizazio misioan parte hartzea bezala bizitzen du. Ondorioz, gure ikastetxeak kristau inspirazio argiko hezkuntza eredu askatzaile eta gizatiar bat eskaini nahi dio gizarteari.

1

Inazioren espiritualtasunak bizitzari beste modu batera begiratzeko bide bat proposatzen du, esker onez, begi errukitsu eta konprometituekin, umore dosiekin, zentzuarekin, besteei lagunduz, iragana jakintasunez irakurriz oraina zoritxarrez ez hartzeko eta etorkizuna inspiratuz bizitzeko.

2

Errealitatea eta pertsonak errespetatuz bizitzeko apustua da. “Ekintzan kontenplatibo” izateak gauzen atzealdea begiratzen ikastea dakar, itxurakerian edo azalean geratu gabe. Bizitzari den bezala aurre egitea, horrez arrakasta zein porrotei. Transzenditzeko, berehalakotik harago joateko zerbait bilatu eta aurkitzean datza horrela bizitzeko gakoa. Eguna hasteko indarra eta bidea -dela proiektu bat, amets bat edo zure bizitzako izen bat- aldapa gora egiten denean motibazioa emango dizun zerbait edukitzea.

3

“Ni”aren gizartean bizi gara, indibidualistegia da batzuetan, eta ez da erraza pluralean hitz egin, pentsatu eta sentitzea. Ikuspegi horren alternatiba da, ordea, gure apustua: bizitza eta misioa Jesusen Lagundiaren eta Elizaren erakundeetan lan egiten duten pertsona guztien artean partekatzearen aldekoa.

4

Gaur egungo gizartean, ez dago urrutira bidaiatu beharrik gauza exotikoak ikusteko, “bestea” inoiz baino gertuago dago. Nola erlazionatu berarekin, ordea? Pertsona desberdin batekin elkartzeak arriskua suposatzen du, baina aukera iturri da batez ere. Alde guztien aldetik zabaltasunez, elkarrizketaz eta konfiantzaz betetako jarrera, balio, modu, jokabide eta hurbiltze moduak eskatzen ditu prozesu honek. Bidea ez da erraza, eta ez litzateke zuzena honek guztiak duen deskonfiantza eta galera sentimendua ezkutatzea. Ahaleginak merezi du, ordea. Topaketa horrek gure nortasuna aberastu eta batzen gaituena sendotuko du.

5

Izaki hautsiak garela islatzen du adiskidetzeak, besteak beste. Gutako bakoitzak bere sufrimenduaren zauriak edukiko ditu beti. Ezin dira eta ez dago horiek zertan ezkutatu. Zauri horiek adiskidetu eta bizia eman dezakete, ordea. Zauriek konprometitu egiten gaituzte, indiferente ez egotera bultzatu. Bestearen azalean jartzera eramaten gaituzte, beste horren mina pixka bat gure egitera. Kalteberatasunetik bizitzeko gonbita dira zauriak, gure ahuldade pertsonal eta komunitarioaz jabetzeko. Eta itxaropen seinale ere badira, adiskidetzea posible den seinale.