Berriak
2022-2023 Batxilergo Matrikulazioa
2022 / 03 / 24

2022-2023 ikasturterako Batxilergoko eskaerak aurkezteko epea martxoaren 28tik apirilaren 8ra izango da.
Jesuitak Donostian ikasleen talentu guztiak sustatzen ditugu eskolaren azken fasean. Batxilergoko ikasleak dira 2010ean neurrira egindako eredu pedagogiko batekin hasitako eraldaketa burutzen ari direnak, besteei laguntzeko pertsonen garapena sustatzen duen proiektua.
Hezkuntzak mundua eraldatzen duten pertsonen esentzia esnatzeko boterea du. Ikasleak aldaketa burutzeko gai diren pertsonak bihurtzen dira, kontzienteak eta konpetenteak, errukitik errealitatearekin konprometituak eta sortzaileak.
Jesuitak Donostian eskaintzen ditugun Batxilergo modalitateak Gizarte Zientziak eta Humanitateak eta Zientziak eta Teknologia dira, D eta B ereduetan.
Jesuitak Donostian ikasteko metodologia, tresna eta estrategia berriak erabiltzen ditugu ikaskuntza erakargarria egiteko eta motibazioa areagotzeko, ulermen sakona sustatzeko helburuarekin. Horrek guztiak modu ezberdinean ikastea eragiten du eta ikaskuntza hori esanguratsua bihurtzen du.
Batxilergoko proiektuak metodologia honen oinarrizko atal bat dira. Batxilergoan zehar, tutoretza-plana bereziki esanguratsua da, ikasleei ondorengo ikasketetan eta etorkizun profesionalean laguntzera eta bideratzera zuzendutako tutoretza eta ekintza zuzenduen bitartez. Proiektu linguistikoa gazteleraz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez ikasleen hizkuntza gaitasuna hobetzeko apustu argia da. Aldaketa Proiektua eta Boluntariotza Programa ikasleen kontzientzia, errukia eta konpromisoa areagotzen duten ekimenak dira, talde kaltetuenei ekintza ezberdinen bitartez lagunduz.
Jesuitak Donostian bisita birtual bat egin eta gure instalazioak ezagutu ahal izango dituzu. 2 urteko geletatik batxilergoko klaseetara sartu ez ezik, eremu komunak, jangelak eta kanpoaldea bisitatzeko aukera ere izangu duzu. Ikastolako txoko guztiak ezagutzeko ibilaldia.
Edozein zalantza izanez gero email bat idatzi ikastetxea@donostiajesuitak.org zuzenbidera edo 943 289 500 telefonora deitu eta atseginez informatuko zaitugu.