Aldatzea ez da aukera bat, behar bat baizik. 

Hezkuntza-sistemak iraultza handia bizi izan du azken urteotan. Garai berri honek erronka berriak planteatu dizkigu. Gure hezteko moduari buruz hausnartu behar izan dugu eta egokitzeko eta aldatzeko beharraz jabetu gara. Izan ere, ezin dizkiegu gaurko erronkei iraganeko irtenbideekin erantzun. 

Jesuitak Donostian 2010ean hasi genuen gure eraldaketa-prozesua, eta, urratsez urrats, gure ikaskuntza eredu propioa diseinatu dugu, Jesuitak Donostia Eredua.

Modelo Pedagogico centrado en cada estudiante Donostia Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Aprendizaje Personalizado

Gure eraldaketaren gakoak

1 Matematicas ABN Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Gu eraldatu, ikastetxea eraldatzeko

2010ean hasi genuen ibilbide honetan, prestakuntza funtsezkoa izan da. Besteak beste, gure taldearen espiritu ekintzailea sustatzera, adimen emozionala garatzera, ikasketa kooperatiboan edo autonomiaren garapenean sakontzera bideratutako prestakuntzak egin ditugu.

Gure ikastetxearen etorkizuna etengabeko hobekuntzaren ikuspegitik ulertzen dugu; horregatik, urtero Prestakuntza Plana diseinatu eta gauzatzen dugu.

2 Robotica y Programacion Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

Etorkizuneko ikastetxearekin amestu

Gure etorkizuneko ikastetxea modu partekatuan amestea eta proiektuarekin ilusionatzea funtsezkoa izan da prozesu osoan. Hainbat dinamika parte-hartzaile egin ditugu, hala nola, 5Cak definitzeko dinamika edo Ametsen dinamika. Hauetan, hezitzaile, familia eta ikasleak inplikatu dira.

Amets egitea izan da gure ikasgelak eraldatzeko proiektu estrategikoak garatzeko abiapuntua.

3 Convivencias Aprendizaje a Medida Jesuitak Donostia San Ignacio Ikastetxea

APP metodologia

Proiektu estrategikoak aurrera eramatea posible egiten duen lan-metodologia propioa diseinatu dugu.

Metodologia honek gure taldearen espiritu ekintzailea sustatzen du, hezitzaileak inplikatu eta eraldaketaren lider izan daitezen. Proiektuak diziplina anitzeko lantaldeetan eta elkarlanean garatzen dira. Horrela, gure ikasleengan bultzatu nahi dugun lan egiteko moduaren adibide bizi bihurtzen gara. App metodologiak, gainera, berrikuntza sistematizatzea ahalbidetzen du, eta ikastetxearen estrategia egunerokoaren parte izatea bermatzen du.

APP metodologiari esker, gure hezkuntza eredua diseinatu dugu.

Sortzen ari garen eraldaketaren emaitzak ikustea baina indar gehiago ematen duekin ez dago gure hoberena ematen jarraitzeko.