Berriak

DBH-ko ikasleak Ankur proiektuan
2017 / 05 / 23
Ikastetxeko DBH 2.mailako ikasleek Alboan ONG-an bultzatutako Ankur proiektuan parte hartu dute aurten. Ankur, bigarren heziketako ikasleei zuzendutako proposamen pedagogikoa da eta Indiako kultura ezagutzea du helburu. Proiektu honen baitan ikasleek hiru fase ezberdin izan dituzte. Lehenengo fasean, Indiaren inguruko datuak landu zituzten ikasgelan. Besteak beste, bertako jendearen, ohituren, eraikinen eta kulturaren inguruko datu berriak […]

Errealeko jokalariak ikastetxean!
2017 / 05 / 11
Espainiako Futbol Ligak martxan duen “Futura Afición” kanpaina dela eta, atzo Errealeko jokalarien bisita jaso genuen ikastetxean. Hezkuntza-proiektu honen helburua kirolean balore egokiak sustatzea da, besteak beste, joko garbia, errespetua, talde-lana… Modu asko daude gai honen inguruan ikasleek kontzientzia har dezaten, baina, beraien gustukoak diren pertsonak ekartzea ez al da aukera polita? Lehen Hezkuntzako 6. […]

Bihar Solidaritate Eguna ospatuko dugu
2017 / 04 / 27
Solidaritate Eguna aukera paregabea izango da ekimen desberdinen bitartez umeen eskubideen inguruan hausnartu, errealitate desberdinak aztertu eta partekatzea bezalako kontzeptuak lantzeko. Ekintza solidarioetatik bildutako dirua Venezuelako Aita Gumilla ikastetxera bidaliko da. Etapaz etapa, hauek dira antolatu diren ekimenak. Munduko ume guztien eskubideen aurkezpena Areto Nagusian. Martxa solidarioa Areto Nagusitik frontoira. Eskulanak instrumentuak sortzeko. Merendola solidarioa. […]

Adimen urriko pertsonen errealitatera hurbilduz
2017 / 04 / 07
Atzo Goyeneche Fundazioko lan-taldea ikastetxera etorri zen 2. Batxilergoko ikasleei hitzaldi bat eskaintzera. Tutoretza planaren baitan kokatzen den ekimen honen bitartez, gazteek adimen gutxiko pertsonen errealitatera hurbiltzeko aukera izan zuten saioan. Goyeneche Fundazioak adimen urritasuna duten pertsonen aukeraz beteriko bizitza aberatsa bermatzeko lan egiten du. Atzokoa esperientzia oso aberasgarria izan zen ikasleentzat, izan ere beraien […]

Apirilaren 8ko partiduak
2017 / 04 / 06
Hainbat taldek atsedenaldiaz gozatuko dute asteburu honetan. Jokatzea tokatzen zaizuenei zorte on eta, noski, disfrutatu!

Gure ikastetxeak autismoa aztertzen duen ASDEU proiektu europarrean parte-hartuko du
2017 / 03 / 28
Gure ikastetxeak autismoaren ikerketan zentratzen den ASDEU (Autismoaren Espektroko Nahasmenak Europan) europar proiektuan parte hartuko du. Ekimen hau Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Carlos III Osasun Institutoak eta Gautenak babestua dago, eta 12 europar herrialdeetan modu antzekoan garatuko da. Ikerketa honen helburua garapen sozial eta komunikatiboan zenbat umek zailtasunak aurkezten dituzten ezagutzea da, zazpi […]