Berriak

Aurtengo danborradaren irudiak!
2017 / 01 / 27
Aurreko asteburuko danbor hotsen ajea pasata, hemen dituzue egun horietan bizitako momentu politen argazki eta irudiak. Eskolako haur danborradan 183 ikaslek hartu zuten parte. Urtarrilaren 20an danborra joaz igaro zituzten Groseko eta erdialdeko kaleak. Bertan egon ziren gaztetxo guztientzat esperientzia ahaztezina izan dela ziur gaude! Gainera, aurtengoan kutsu solidarioa izan du Haur Danborradak. Union Artesanak […]

Danbor hotsak hemen dira!
2017 / 01 / 18
Hau da 2017ko Danborrada egunetan izango dugun programa berezia. Urtarrilaren 19a 16:15: Banderaren igoera eta danborrada ikastetxean. Eguraldi ona egiten badu festa futbol zelaian izango da. Euriarekin festa frontoian egingo da. Urtarrilaren 20a · Haur Danborrada 10:30 Katalunia plaza: ikastetxeko ikasleek Mariaren Bihotza ikastetxeko ikasleekin eta Itxasgain danborradarekin joko dute. 12:00etan hasiko da Donostiako Haur […]

2017ko lehen partiduak!
2017 / 01 / 13
Hemen dituzue urtarrilaren 14ko eskola kirolako partiduak. Animo ekipo!

Afari solidarioa sendotu egin da
2016 / 12 / 22
*Iazko afari solidarioaren argazkia Batxilergoko lehenengo mailako ikasle batzuen ideia zoro eta alaitik, gure ikastetxeko ekimenik ezagunenetako bat jaio zen. Abiapuntua honakoa izan zen… Zergatik ez dugu kalean bizi diren pertsonentzako afari bat antolatzen beraiek ere Gabonez goza dezaten laguntzeko? Emaitza: aurten ekimenak 3 urte beteko ditu eta usadio bihurtzeko bidean doa. Ideia sustatu zuten […]

Gabonetarako mugikor bat eskatu duzu? 2 aldiz pentsatu.
2016 / 12 / 20
Martxan da mugikorren kontsumo eta erosketaren inguruko kontzientziazio kanpaina. Batxilergoko 1. eta 2. mailako ikasle talde bat gara eta 2016-2017 ikasturteko boluntariotza egiten ari gara, Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearekin lan eginez. Martxan jarri berri dugun ekimen honen bitartez, mugikorren kontsumoak Congon eragin duen gatazka egoera ikusarazi nahi dugu, izan ere, bertatik ustiatzen da gailu hauek […]

Yago Lizarribar eta Adrián Aizpurua ikasle ohiak saritu dituzte Kutxa Ikasketa Amaierako Sarietan
2016 / 12 / 16
Yago Lizarribar eta Adrián Aizpurua gure ikasle ohiak eta Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza Eskolako ikasleak, sarituak izan dira Kutxa Ikasketa Amaierako Sarien XL edizioan. Da Vinci de Eureka! Zientzia Museoan ospatutako ekitaldian, Tecnuneko zortzi ikaslek jaso zituzten beren diplomak Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburuaren eta Manuel Beraza, Kutxako presidentearen eskutik. Ekitaldi berean Félix Arrieta, Deustuko irakasle eta […]