Berriak

Yago Lizarribar eta Adrián Aizpurua ikasle ohiak saritu dituzte Kutxa Ikasketa Amaierako Sarietan
2016 / 12 / 16
Yago Lizarribar eta Adrián Aizpurua gure ikasle ohiak eta Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza Eskolako ikasleak, sarituak izan dira Kutxa Ikasketa Amaierako Sarien XL edizioan. Da Vinci de Eureka! Zientzia Museoan ospatutako ekitaldian, Tecnuneko zortzi ikaslek jaso zituzten beren diplomak Cristina Uriarte, Hezkuntza sailburuaren eta Manuel Beraza, Kutxako presidentearen eskutik. Ekitaldi berean Félix Arrieta, Deustuko irakasle eta […]

Azken eguna Arrupe Txikik antolatutakoFamilia ekintzan izena emateko!
2016 / 12 / 16
Bihar, abenduaren 17, Arrupe Elkarteak aurten sortutako Arrupe Txiki proiektuaren lehenengo ekintza ospatuko da ikastetxean. “Familia” izeneko ekintza hau, LH 4. mailako ikasleentzat eta euren gurasoentzat dago bideratuta. Egitasmoa arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara bitartean burutuko da, tartean (19:30etan) askaria egongo delarik. Parte-hartzaileek bi txanda izango dituzte ekimen honetara batzeko, arratsaldeko 17:00etan lehenengoa eta 19:30etan bigarrena. Sarbidea […]

Abenduaren 17ko partiduen ordutegia
2016 / 12 / 15
Abenduaren 17ko partiduen ordutegia jarraian duzue. Zorte on denoi!

Gabonetako programa berezia
2016 / 12 / 12
Zein azkar pasa den 2016a. Abendu garai honetan, dagoeneko gainean ditugun Gabonak prestatzen ari gara. Xede honekin, ikastetxean, urtero bezala, ekimen ugari antolatu ditugu ikasleekin, familiekin eta Jesuitak Donostiaren parte zareten guztiekin ospatzeko. Aste honetan zehar, abenduaren 12tik 16ra, 2 urteko ikasleak, Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako ikasleak nobiziadoan eskuz eginiko jaiotza ikustera joango dira. […]

Iparra bilatzen… Paristik barrena
2016 / 12 / 09
Autorea: Itxaso Aramburu Abenduko zubia zubi berezia izan da lehenengo batxilergoko ikasleentzat. San Ignacio de Loyolaren pausuak jarraituz Parisko bidaian esperientzia interesgarri zein aberasgarriak bizi ditugu. Paris ezagutzen ez dutenek, ikusi dute argiz betetako hiria dela, kultura aldetik aberastasun izugarria duen hiriburua. Gure esperientziaren 3 egunetako lehenengoa, Louvre museoa bisitatuz. Bertan, herrialde eta garai desberdinetako […]

Ladis Etxeberria gogoan
2016 / 12 / 09
Abenduaren 2an, Ladislao Echeverria Goenaga jesuita hil egin zen. Ladis, lankideek deitzen zioten bezala, 70-80ko hamarkadan euskarako irakaslea izan zen Jesuitak Donostian, garai hartako EGB etapan. Gogoratzen dutenek diotenaren arabera, lan bikaina egin zuen Ladisek ikasle zein hezitzaileei laguntzen, beraien bidelagun izaten. Ikastetxearen izenean, Jesuitak Donostia proiektuan baitan egindako lana eskertu nahi diogu. Doluminak familiari […]