Berriak

San Iganzioko etorkinentzat produktuen bilketa
2020 / 12 / 09
Aurten, gure inguruan ilusioa eta itxaropena banatzeko beharra sentitzen dugu, eta, horregatik, bat egin dugu San Inazio parrokiatik “Mariak bezala, Zu onartu, Jesus” lelopean egin diguten gonbidapenarekin. Ekimenaren helburua San Inazio parrokiako migratzaileei eta haien familiei harrera egitea da, eta, horretarako, eskertuko genizueke Jesuitak Donostiako hezkuntza-komunitateko kide zareten guztiok kanpaina honetan parte hartzea, ekar ditzakezuen […]

Euskaraldia 2020 – Familia, hezitzaile eta ikasleentzat gutuna
2020 / 11 / 05
Familia, hezitzaile eta 16 urtetik gorako ikasle agurgarriak, Gutun honen bidez aurreko hilabeteetako Gure Artean-en dagoeneko argitaratu dugun ekimen baten berri eman nahi dizuegu: azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskal Herri osoan egingo den EUSKARALDIA Gure Jesuitak Donostia ikastetxeak ariketa sozial honetan izena eman du eta hezitzaileak (irakasle eta AZP), 16 urtetik gorako ikasleek eta […]

Gure ikastetxeko eredu pedagogikoa ezagutu nahi al duzu?
2020 / 11 / 02
Egun bizitzen ari garen pandemia egoera dela eta, oraingoz ez ditugu Ate irekiak egingo, baina gure ikastetxea ezagutzeko aukera ere berin berdin mantenduko dugu. Gure helburua, gure ikastetxearen Eredu Pedagogiko Propioa aurkeztea da, batez ere, 2 urteko eta Haur Hezkuntzako etapak oinarri. Hala ere, Jesuitak Donostia Proiektua osotasunean ezagutzeko aukera izango duzue familiek. Gure bilakaera. […]

Jesusen Lagundiak Munduko Otoitz Bijilia antolatu du konbertsio ekologikoaren eta justiziaren aldeko ekintzaren alde
2020 / 09 / 25
Mendekoste Zaintzaren esperientziaren ondoren, familia ignaziarra berriz ere Munduko Otoitz Bijilia antolatzen ari da, kasu honetan Gizarte Justizia eta Ekologia Idazkaritzaren babespean, Sorkuntza Denboraren baitan. Kongoko Arroa, Amazonia eta Asiako basoak dira gure munduaren birikak. Arnasa hartzeko borrokatzen dira. Gaur egun, literalki eta figuratiboki sutan daude. Horregatik Jesusen Lagundiatik gonbidatzen zaituztete parte hartzera eta otoitz-zaintza […]

2020-2021 Indarlerroak: “Zu onartu!”
2020 / 09 / 24
Aurtengo indar lerroen leloa hauxe da: “Zu onartu!” – Beste su batzuk pizten dituen sua. “Zu onartu”, bizitzarako gonbidapena da, baita bizitzea tokatzen ari zaigun egoera honetarako ere. Gai sentitzen al gara egoera hori hartu eta aukera gisa bizitzeko? Gai al gara besteak babesteko, pandemiaren ondorioak gehiago pairatzen ari direnak? Gai al gara gizateria nola […]

Kasu positiboen aurrean komunikazioa
2020 / 09 / 19
Familia agurgarriak: Zuen seme-alaben artean COVID-19 positibo kasu baten berri izanez gero, tutoreari esateaz gain, honako pertsona hauetako bati ere jakinaraztea eskertuko genizueke: –Etapako koordinatzaileari: itziarbarrenetxea@donostiajesuitak.org (HH eta LH) / nereaepelde@donostiajesuitak.org (DBH eta BATX). –COVID arduradunari: administrazioa@donostiajesuitak.org. –Zuzendariari: zuzendaria@donostiajesuitak.org. Komunikazio bikoitz horren helburua prozesua arintzea da, eta kutsatzeen aurrean ezarritako protokoloa lehenbailehen martxan jarri ahal […]