Ikastetxea
1929. urtetik honako gure historia
San Inazio-Jesuitak ikastetxean 85 urte baino gehiago daramatzagu pertsonak Loiolako Ignazioren pedagogiaren arabera hezitzen. Gure historia aldaketetara egokitutako bilakaeraren, erantzun kreatiboen eta etengabeko asmaketaren isla da.
Gure historia iruditan
Ikastetxeak ateak zabaltzen ditu
1929
Ikastetxeak ateak zabaltzen ditu
1929ko urriaren 1ean hasi ziren eskolak Donostiako San Inazio ikastetxean.

Jesus Obrero Lanbide Ikastetxea sortzen da
1940-1973
Jesus Obrero Lanbide Ikastetxea sortzen da
Aisialdiko ekintzak
1970
Aisialdiko ekintzak
Hasieratik, aisialdiko prestakuntza, kultur eta kirol ekintzen aldeko apustua egin da Donostia Jesutiak ikastetxean:
- Antzerkia
- Udako kanpamenduak Nafarroako Pirinioetan
- Loiola Ibilaldi Elkartea
- San Inazio Futbol Elkartea
- Loiola Saskibaloi Elkartea
- Antzerki Eskola
- San Inazio eta Aita Garayoa abesbatzak
- Kaskabeltz Mendi Elkartea
- Arrupe Aisialdi Elkartea
- S.A.N.S.E Futbol Elkartea

Ikastetxearen handitzea
1972/1979/2001
Ikastetxearen handitzea
Ojanguren eraikinaren eraikuntza (Lehen Hezkuntzakoa, gaur egun) Brunet-Enean (1972), Villa Argentinaren erostea (1979), UBIko ikasgelak ezarri ziren bertan, eta Arrupe eraikinaren eraikuntza (2001), Haur Hezkuntzako ikasgelak ezarri ziren bertan, Villa Argentina izandakoan.
Gizonezko lehenengo zuzendari laikoa
2001
Gizonezko lehenengo zuzendari laikoa
2001ean, Ricardo Angulo izan zen lehenengo zuzendari laikoa.
Futbol zelai berria
2002
Futbol zelai berria
Belar artifizialeko Felix Garin Futbol Zelaiaren eta saskibaloiko Santiago Rosano kantxaren eraikuntza.
Euskararen aldeko apustua
2002
Euskararen aldeko apustua
Hasieratik erantzun zaie Donostiako herritarren eskaera pedagogikoei; hala, B (1983) eta D (2002) hizkuntza ereduen bidez euskaldundu da ikastetxea, eta ingelesa zein frantsesa ere eskaintzen dira, ikasgai gisa; horrez gain, ikasgai batzuk ingelesez irakasten dira (2010 urtetik).

2 urtetatik 18 urtetara
2004
2 urtetatik 18 urtetara
2004an, Haur Hezkuntza ezarri zen.
Emakumezko lehenengo zuzendari laikoa
2009
Emakumezko lehenengo zuzendari laikoa
2009an, Amaia Arzamendik hasi zen zuzendari lanetan, eta ikastetxeko emakumezko lehenengo zuzendari laikoa izan zen.
Eredu pedagogiko berria
2010
Eredu pedagogiko berria
2010. urtean, Gure Eredu Pedagogiko Berria jarri genuen abian.
Dibertsitatearen gaineko arreta
2012
Dibertsitatearen gaineko arreta
Ikasleen arteko dibertsitatearen gaineko arretaren aldeko apustua egiten da, egokitzapenak (2011), curriculu-dibertsifikazioaren (1998), ikasketa-errefortzu programaren eta gaitasun handiak dituzten ikasleentzako programen (2012) bitartez.
Ikasgela berriak 2 urteko ikasleentzat
2014
Ikasgela berriak 2 urteko ikasleentzat
2014/2015 ikasturtean, 2 urtekoen gelak inauguratu ziren.
Ikasle Ohien Elkartearen Birsortzea