Nolakoa da sustatu nahi dugun hezkuntza?

Ikaslea erdigunean:

Autonomiaren garapenari esker, ikasleen talentua bilatu eta indartzea dugu helburu.

Autonomiaz hitz egiten dugunean ez dugu ikasleek bakarrik lan egiteaz hitz egiten. Jesuitak Donostian autonomiaren garapena modu pautatu, sistematizatu eta planifikatuan lantzen dugu abilezia desberdinen garapena sustatuz: plangintza eta antolakuntzari lotutako abileziak, ikasleen arteko harremanei, erabakitzeko gaitasunari lotutakoak edota autoezagutza eta autoebaluazioari lotutako abileziak.

Zergatik autonomia? Ikasleen autonomia garatzeak eragin zuzena duelako bai ikasleen motibazioan eta baita hezitzaileek ikasgelan duten rolean ere. Eta honi esker, posible izango da pertsonalizazioan sakondu eta aurrera egitea.

Modelo Pedagogico centrado en cada estudiante Donostia Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Aprendizaje Personalizado San Sebastian Colegio
Donostia Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Aprendizaje Personalizado

Ikasketa ibilbide propioa: 

Ikasteko modu berriak eskainiz, ikasketa esanguratsua sustatzea dugu helburu.

Etapaz etapa, gure proiektua eraldatu dugu ikasketa pertsonalizatua eta esanguratsua bermatzeko. Adinaren araberako beharrei erantzunez, curriculuma, espazioak, ordutegiak eta antolakuntza birpentsatu ditugu ikasleen ikasketa esperientzia aberastu, euren erritmoak errespetatu, motibazioa areagotu eta ulermen gaitasuna bermatu eta indartzeko.

Mundua eraldatzen duten pertsonak:

Gure proiektuaren bihotzari tinko eutsiz, ikasleak balioetan heztea dugu helburu.

Gure proiektuaren bihotza 5C baloreetan gorpuzten da. P. Arrupe sj-ren ahotan, “besteei laguntzeko pertsonak” hezten ditugu, tradizioz eta bokazioz. Mundua eraldatuko duten pertsonen esentzia esnatzea dugu xede, mundu hobeago baten eraikuntzan eragile aktibo izan daitezen.

Ikasleek beren errealitateaz eta inguruan duten errealitateaz kontzientzia izan dezaten lan egiten dugu. Gaitasunei esker, errealitatea ulertzen dute eta honek ahalbidetzen die konpromisoz eta enpatian oinarriturik, hau da, bestearen lekuan jarriz, errealitatea eraldatzera. Hori guztia posible da sormenari esker: hezitzaileon sormena ikasleen beharrei erantzun berritzaleak emateko; eta ikasleen sormena, modu desberdin batean pentsatuz mundu hobeago, gizatiarrago, solidarioago eta jasangarriago bat sortzeko erronka lideratu eta posible egin dezaten.

Modelo Pedagogico centrado en cada estudiante Donostia Jesuitak San Ignacio Ikastetxea Aprendizaje Personalizado San Sebastian Colegio

Ba al dago pertsonen talentuak garatu eta balioetan oinarritutako hezkuntza baino konbinazio hobeagorik gure ikasleak munduaren eraldaketarekin inplikatzeko?