Errealeko jokalariak ikastetxean!

Espainiako Futbol Ligak martxan duen “Futura Afición” kanpaina dela eta, atzo Errealeko jokalarien bisita jaso genuen ikastetxean. Hezkuntza-proiektu honen helburua kirolean balore egokiak sustatzea da, besteak beste, joko garbia, errespetua, talde-lana… Modu asko daude gai honen inguruan ikasleek kontzientzia har dezaten, baina, beraien gustukoak diren pertsonak ekartzea ez al da aukera polita?

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat egun paregabea izan zen. Goizean, aurkezpen orokorraren ondoren, 3 tailerretan lanean aritu ziren: “Gaur zu bakarrik”, “Tolerantziaren aldeko mosaikoak” eta “Talde bat gara”. Ondoren, futbol partidu batekin goizeko jardunaldiari amaiera eman genion.

Arratsaldean Ekitaldi Insituzionala antolatu zen ikastetxeko Areto Nagusian. Bertan Olga de la Fuentek, LaLiga Fundazioko Kudeatzaileak, Andoni Iraolak, Errealeko Fundazioko Zuzendariak; Eusebio Sacristán, talde txuri-urdinaren lehen taldeko entrenatzaileak eta Sergio Canales, Aritz Elustondo, Maialen Zelaia eta Cristina Cornejo errealeko jokalariek hartu zuten parte. Ikasleek beraiekin hitz egiteko aukera izan zuten ekitaldi nagusian eta, honez gainera, baloiak eta kamisetak zozketatu ziren.

Albistea Diario Vascon eta argazki galeria