Jangela desberdin eta paregabea

Mahi Mahi proiektuari esker, eguerdiko momentua esperientzia bikaina eta hezitzailea bihurtu da Jesuitak Donostian. Gipuzkoan Mahi Mahi proiektua ezarri duten 3 zentroetatik 1 gara. Gure ikastetxean, Lehen Hezkuntzako 3. ikasturtetik aurrera ezarri dugu. Proiektu honi esker, jangela zerbitzu izateatik espazio hezitzaile bat izatera pasa da. Bertan ikasleen autonomia sustatzen dugu eta beraiek dira protagonista.

Nola lantzen dugu autonomia Haur Hezkuntzan?

Ikasketa pertsonalizatua eskaintzeko bidean, gaur badakigu autonomiaren garapena funtsezko elementua dela. Baina zer da pertsona autonomoa izatea? Nola ulertzen degu Jesuitak Donostian autonomiaren kontzeptua? Eta, batez ere, nola lantzen ari gara ikasleekin?

Argi dago, ez garela autonomo jaiotzen eta, urteak betetze hutsagatik, ez garela pertsona autonomoetan bilakatzen. Autonomia landu egin behar da modu pautatu, sistematizatu eta planifikatuan. Eta horretan dihardugu ikastetxean. Regina Aricetak, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako proiektu arduradunak bideo honetan, labur labur, hainbat gako eman dizkigu!

 

Ametsen asteburua ikasturteari ekiteko!

Irailaren 22tik 24ra, Arrupe Donostiako kideak Loiolara joan ziren bi egunez kurtsoa prestatu eta ikasturteari elkarrekin hasiera emateko asmoz. Arrupe Elkartea gure ikastetxeko aisialdi taldea da, ikastetxeko hezitzaile taldeari eta begirale gisa aritzen diren ikasle ohiei esker aurrera eramaten dena. 

Ametsen asteburua proiektuaren beharrak identifikatu eta erantzunen bila amestu eta proposamenak garatzeko unea da, baita Arruperen aurtengo antolaketa aurkezteko ere. Honez gain, asteburua momentu ezinhobea izaten da Arrupeko kideak berriro elkartzeko eta proiektuarekiko ilusioa eta batasuna indartzeko, ospakizun gakoan. 

Irailaren amaieran bigarren topaketa bat egingo da ikastetxean ikasleekin, eta datozen hilabeteetan zehar Arruperen ekimen guztian martxan jarriko dira. Arrupe ere, martxan da! 

 

2. Batxilergoko ikasleen graduazioa

Pasa den ostiralean 2. Batxilergoko ikasleen graduazioa ospatu genuen. Goizean, Santa Mariara joan ginen, urtero bezala, bertako meza berezia ospatzera. Arratsaldean ospakizuna Deustuko Unibertsitatean izan zen. Orlen banaketa-ekitaldia oroitzeko momentuz beteta egon zen. Mila esker hezitzaile, familia eta lagunei gure ikasleekin “gero arte” honetan egoteagatik.

 

Etorri gure Batxilergoa ezagutzera!

Martxoaren 27an, 18:00etan, Ate Irekiak egingo ditugu gure Batxilergoko proiektua ezagutzera emateko.

Saioan eskaintzen ditugun Batxilergoko ibilbideak aurkezteaz gain, gure ikasleen hezkuntza proiektuan funtsezkoak diren proiektu gehigarriak aurkezteko aukera izango dugu. Gainera, familien zalantza guztiak argitzeko unea ere izango da.

Etorri nahi al duzu? Eman izena!

Eman izena