Berriak

Lidergotzaren Hitzaldian esperientzia

2019 / 05 / 13

36aed1c1-2fc9-4344-9d53-5bde6ac7cd36

Hemen duzue BATX1eko Patricia Moreno eta Adrián González ikasleek Inglaterran ospatutako Nazioarteko Buruzagitza Hitzaldian bizi zuten esperientziaren laburpena.

IMG_1029

“Esperientzia hau laburtu behar izanez gero ‘ezberdina’ hitza aukeratuko genuke”

Baina ezberdina zer zentzutan? Lehendabiziko eguna bidaia luze, baina eroso batekin hasi zen. Bertan, harrera ikaragarria izan zen. Iritsi bezain laster afaria prest zegoen eta horren ondoren, gure logelak zeintzuk ziren erakutsi zizkiguten eta lotara joan ginen.

Hurrengo eguna “Refectory”-an hasi zen ingeles erarako gosari batekin. Ondoren Campus-a bisitatu genuen eta hitzaldian parte hartzeko gure izenak eman genituen. Bertan, Kataluniako talde oso jatorra ezagutu genuen.
Arratsaldean, hitzaldiak hasi ziren Lady An Neillrekin. Sheffield-eko hilurreneko erientzako hospitalaren zuzendariak, bere bizipenen bitartez azaldu zigun nola maitasuna eta guztia emateko gogoak ezinbestekoak direla bizitzan aurrera egiteko. Lord David Blunkett-ek, aldiz, politikan lizentziatuak, norbanakoaren akatsei umorearekin aurre egiteko garrantzia azpimarratu zuen. Apala izateko beharrari buruz ere hitz egin zuen eta harrotasunarengatik besteen laguntza ez ukatzearen garrantziaz. Azkenik, Lee Rowley-ek bapateko aldaketen aurrean prest egoteko beharraz htz egin zuen, berari gertatu zitzaion bezala, 40 urte ondoren bere alderdiak hauteskundeak irabazi bai zituen.

Hurrengo egunean ikastetxearen proiekturen bat aurkeztu behar genuen eta urtean zehar kulturaniztasunaren inguruan landutakoa hautatu genuen. Gainera, gainontzeko ikastetxeen proiektuen aurkezpenetan egoteko aukera ere izan genuen.

Bartzelonako Casp ikastetxean, adibibez, inmigrazio ilegalaren gaia landu zuten eta Ceuta eta Melillako muga.hesien inguruan ere hitz egin zuten. Aurretik bisita egin bait zuten bertara eta horiek zeharkatutako hainbat etorkineekin hitz egiteko aukera ere izan bai zuten.

BC High-etik (Boston, Estatu Batuak) etxea zein familia ez duten pertsonen hiletetara joateko programa azaldu zuten.

Belvedere-tik (Dublin) beraien proiektu bereziena aurkeztu zuten: “Sleep out”. Bere izena dioen bezala, jarduera Dublinen hiru egun eta bi gau igarotzean datza eta bertan lo egitea, etxebizitzarik ez duten pertsonetzat dirua bereganatu ahal izateko. Datu nabarmena bezala, azpimarratu behar da 2016an ekintza honi esker 250.000€ bereganatu zituztela.


Cheverus High School
-eko ikasleek (Maine USA) guk bolondres ekintzak bezala ezagutzen ditugun proiektuak bultzatzen zituztela azaldu zuten eta, bestalde, itsas armada zein ejertzitoarekin ekintzak ere egiten zituztela kontatu zuten.

Leo XIII (Milán, Italia) ikastetxeak Europako Jesuite 8 eskolek landutako proiektua aurkeztu zuen. Beraiekin batera zihoan Lugi izeneko irakalsea, JEEP Jesuit European Educational project proiektuaren sortzaileta eta bultzatzailea da.

Beraz, gauza ugari egiteko denbora izan dugu: pertsona ezberdinak ezagutzeko, Pazkoako igandea ospatzeko, festa dotorea partekatzeko… Katalanez esaten den “ll” ahoskatzen ere ikasi genuen… Baina edozein gauzen gainetik bidai honetatik eramaten duguna, bizitzari aurre egiteko modu berria da. Orain badakigu titulu bat edukitzeak ez gaituela persona hobeagoan bihurtzen, baina gure ekintzek bai. Esperientzia honek erakutsi digu nola guk gure inguruko mundua aldatu dezakegun, gure esku dagoela hain zuzen ere.

Hori guztia laburbiltzeko KONPAINIA hitza aukeratuko genuke. Bertan elkartu ginenok oso ezbedinak ginen, baina komunitate baten parte ere bagara: Jesuitak. Honek elkartzen gaitu. Errepikatuko genukeen esperientzia polita izan da.
Mila esker.

IMG_1037

Harpidetu gure buletinera.

Datu Pertsonalak Babesteari buruz indarrean dagoen araudiarekin bat eginez, zure datu pertsonalak gure fitxero automatikoetan sartuta daudela jakinarazten dizugu. San Ignacio de Loyola Ikastetxea (hemendik aurrera “COLEGIO”) zure harpidetzaren bitartez emandako datu pertsonalen erantzule da eta datuak “COLEGIOren” oharrak/Gure Artean buletinak bidaltzeko erabiliko dira. Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako, 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koan xedatzen dena betez, komunikatu dezakezu ikastetxea@donostiajesuitak.org helbide elektronikora idatziz.

Pribatutasun politikako. baldintza legalak onartzen ditut.

Azken albisteak

Webgune honek cookie propioak, bitartekarienak eta nabigazio joerak aztertzen dituztenak erabiltzen ditu informazioa eskuratu eta gure zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen instalazioa onartzen duzu. Cookie-ak zure nabigatzailean konfiguratu ditzakezu, nahiz eta batzuetan nabigazioan zailtasunak eragin ditzakeen. Nola konfiguratu

Onartu